Ivanovicen agurra Baskonian

Caja Laboral Baskoniak Gasteizen hain maitatua izan den entrenatzailea kargutik egotzi du. Atzo iragarri zuen albistea Josean Querejetak, talde arabarraren akzio gehienen jabeak, Blusensen aurkako ligako partida 68-77 galdu ostean. Taldeak Euroligan ibilbide txarra zeramala, eta gero eta irudi ankerragoa eskaintzen ari zela izan dira Querejetaren argudio bakanak.

Dusko Ivanovic (Montenegro, 1957) TAU Baskoniarekin Euroligan txapeldunorde izatera iritsi den prestatzailea dugu, 2001 eta 2005. urteetan. Bi ACB liga eskuratutakoa da, talde berarekin. Guztira, 10 urte eman ditu Baskoniako entrenatzaile lez, bi txandatan izan bada ere. Jugoslaviarrak atzo adierazi zuenez, hamarkada zoragarria igaro du Gasteizen, eta eskertzekoa dela jasotako berotasuna, bai zalego baita jokalarien partez ere.

Bartzelonako prestatzaile izandakoak Saski Baskoniako zuzendaritzaren erabakia espero ez, baina ulertu ulertzen duela aitortu du. Egoerari aurre egiteko gai dela gaineratu izan du Ivanovicek. Ezustea eraman du ordea, balkandarrak.

Garai berria beraz Caja Laboral Baskoniarentzat. Euroligako Top 16an sartzeko bereak eta bi egin beharko ditu taldeak, entrenatzaile sendo bat aurkitzeaz gain. Betiko esaera izan da, hobe dela prestatzaileaz aldatzea taldeko jokalari guztiak baino. Oraingoan Dusko joan zaigu, beste tekniko indartsu baten beharra dagoelako nonbait, egoera irauli egingo duena.

Guk bereziki, badiogu zer eskertu Ivanovici. Profesional hau, fedez baskonista dela ezin gezurta genezake. Ziur nago, Buesa Arena hamaika aldiz Duskoren gidaritzapean zirrarazi duen taldeak, aurrerantzean bere malenkonia eta DNA itsatsita daramatzala. Ezaugarri horiek bereizten baitute Baskonia gainontzeko taldeekiko.

Durangon Whatsapp

Peio Barrenetxea kazetaritza ikaslea da

Artículos: 11
1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando…

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados

Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios. Más información

Los ajustes de cookies de esta web están configurados para "permitir cookies" y así ofrecerte la mejor experiencia de navegación posible. Si sigues utilizando esta web sin cambiar tus ajustes de cookies o haces clic en "Aceptar" estarás dando tu consentimiento a esto.

Cerrar