Banner en desktop Banner en moviles
FP Zornotza
Maristak Durango
San Agustin Kultur Gunea Durango
Amorebieta-Etxanoko Udala

Iraileko ajeak

Miiik-mik! Miiik-mik! Miiik-mik! Iratzargailua??? Irailean, gorputza goiz esnatzea oraindik ohitu ez duzunean, gehiago kostatzen zaizu ohetik altxatzea. Errutinak, ordea, berdin balio du.

Errutinaren kariaz besoa luzatu duzu; betaurrekoak hartu; aharrausi egin; mahaitxoko argi txikia piztu; betaurrekoak jantzi; astiro, astiro, ohetik irten; hanka bat; eta bestea; galtzerdiak jantzi; ipurdia altxatu; astiro, ohetik jaiki; nagiak atera; leihora hurbildu; ilargiari agur egin; ahoa zabaldu eta aharrausi egin, beste behin. Iraileko ajeak gogoratu dituzu. 

Astelehena eta asteartea eta asteazkena??? madarikatu duzu. Oinak begiratu dituzu. Behatzak mugitu. Betaurrekoen armazoiaren azpitik behatza sartu. Begiak igurtzi. ???Bizirik nagok!???, pentsatu duzu. Urrats bat, urrats bi, hiru urrats??? sukalderaino. Berriro, aharrausi egin. Gosaltzeko zer? Galdetu ere! Kafea, makina piztu. Urak bor, bor. Geldi egon. Pentsatu. Aulkian eseri. Eta bai, ene teilatupeko sukalde-janleku-egongela fashion honetan ordenagailua piztuko dut.

Miiik-mik! Miiik-mik! Miiik-mik! Zzzootz! Atzera iratzargailua! Beti berdin. Berriro altxatu duzu ipurdia sukaldeko aulkitik. Pausoak logelara bideratu dituzu. Orain azkarrago, presaka. Miiik-mik! Miiik-mik! Miiik-mik! Esnatu nau. Guztiz. Ostia bat eman diot eta??? klok! Lurrera erori da, eta bihar arte ixildu. Berriro ere, pauso bat, pauso bi, hiru pauso. Lehen baino tenteago, lehen baino biziago. Kafea, usain goxoa. Isuri dut katilura, nirera; koilara, azukrea, plisti-plasta, kilink-kilink irabiatu. ??o! Ordenagailua piztuta dut, gogoratu dut, hurreratu dut… Ttak, ttak, ttak, ttak, ttak… euria da. Eskerrak, velux-a itxita dago. Ttak,ttak,ttak… burua berriro bajatu dut, pantailara bideratu, begiak, betaurrekoak, azpiko betileak, azpiaren azpiko begininiak, beltzak, handiak, guztiak, pantailara begira.

Eta pantailan ze berri? zaharrak berri? Ummm… ireki da postontzia. ???EGUNON???. Irribarretxo bat lapurtuko? Begiak oraindik gehiago zabalduko? Belarri txikiak astinduko? ???EGUNON??? esan dit ordenagailuak… ummm. Urdina den pantailan irakurri dut. Urdina izango den zeruan izarrak dir-dir. Izarrak dituen zerua, zuria den hodei batek zeharkatu du. Zure izena idatzita daraman hodei zuri horrek zerbait esango dizu. Begiratu, lasai, gozatu, egin kasu. Betirako urdina izango den zerua zuriak diren hodeiek zeharkatzen dute, maite duzun jendearen izenak bizkarrean idatzita dituztela. Hor, urdina den zerua, forma zuriek zeharkatuz.

Iraileko ajeak bizi ditugunean, munduari begiratzeko moduak balio du; begiradak, gaurkoak, ez biharkoak, ez atzokoak.

Julen Orbegozo kazetaria da

Artículos: 146
1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados