Banner en desktop Banner en moviles
FP Zornotza
Maristak Durango
San Agustin Kultur Gunea Durango
Amorebieta-Etxanoko Udala

Iragarkietan, denak ama bakarrak… omen

Bariku goizeko autobusean
nahigabe entzun nuen iruzkinak
ekarri dit gaurko zutabe honetara
ekarriko dudana. Goizean goizik,
Madrilera zihoan bati emazteaz
galdetu, eta hara non erantzun
zuen “etxea eta umea
jagoten” geratu behar izan
zuela. Halako adierazpenak
gehiegitan erantzun ditudan arren,
orduko harridura telebistako xaboi
eta janari iragarkiek sortzen
didatenarekin uztartu, eta hona
hemen, hitzetan gauzatu zaidan
haserrea.

Inguratzen gaituen guztia da
iragarkia, inguratzen gaituen dena
salgai omen dagoelako, eta
saltzeko erabiltzen diren mezuek
deigarritasuna bilatzen dute.
Kazetaritza eskoletan titular baten
garrantzia aldarri bihurtzen da; eta
zoritxarrez, gutxitan gomendatzen
da egokitasuna eta zuzentasuna,
ikusle/entzulearen arreta bilatzen
delako.

Adibide gisa emango nuke,
atzo goizean telebistan ikusitako
iragarkia. Emakume bat -haurduna
bera- ama izateak dakartzan lanez
gainezka, kexu da eguna
arroparen orbanak garbitzen
ematen duelako eta  luze
barik etorriko zaion umearekin lan
gehiago izango duelako. 

Salbatzera etorri zaio garbikari
miragarria, etxeko andre guztien
arazoak “garbitzera”
omen datorrena. Iragarki horiek
ikustean ematen du pertsona
batek izan dezakeen arazorik
handiena dela praka estreinatu
berrietan erortzen den txokolate
tangada.

Baina hori ez da esatera
nentorrena. Non ote dago bigarren
umearekin larri eta estu dabilen
andretxo horren bikotea?

Komunikabideetako mezu
matxistetaz hitz egiterako orduan,
erraz aipatzen ditugu berrogeita
hamargarren hamarkadakoak.
Orduko garaietan inor ez zen
harritzen emakumearen egitekoa
gizona, umeak eta etxea zaintzera
mugatzen bazen, edo
 tresnen sinpletasuna
adierazteko, emakumeek
erabiltzeko modukoak ere bazirela
esaten zelako.  

Horiek guztiak gainditutzat
jotzen ditugun garaiotan,
emakumeak dira beti xaboiak
saltzen dituztenak, gizonezkoak
direnean ere, dotoretasunez
jantzita daude eta garbiketa
“beste mailara”
igotzen dute.

Horren aurrean, gizonezkoak
dira aurrealdean zero kateatuak
daramatzan autoak gidatzen
agertzen direnak, gizonezkoak beti
  teknologia aurreratuenak
saltzeko iragarkietako pertsonaia
nagusiak, gizonen ahotsa da
bankuen iragarkietan entzuten
diren ahotsak….

Bien bitartean,  hor dabil
 andretxoa umearen
arropatik zikinkeria kendu ezinik,
batek daki nondik ibiliko ote den
 bikotea. Ala, izango ote da
 telebistan agertzen diren
horiek  guztiak ama
bakarrak direla? Talde horretakoa
izanik, gomendio modura esango
nieke  behar ez direnengatik
hainbeste ez arduratzeko.

 

Karmele Aurtenetxe Elorriaga kazetaria da

Artículos: 85
1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados