Banner en desktop Banner en moviles
Garaiko Udala
Maristak Durango
San Agustin Kultur Gunea Durango
Amorebieta-Etxanoko Udala

Ipini deiztazu…

… letxuga BAT eta tomate BI.

Ez, hobeto letxuga BI eta LAU tomate.

Azokak, GURE azokak, herriko azokak, urteetan tristetu zaizkigun azokak.

Azokak, gure azokak, herriko AZOKAK, gure oroitzapenetan asko maite ditugun azokak.

Herrietan, urte batzuk badaramatzagu desagertze bidean egon diren merkatu plazak indartu nahian. Nik hausnarketa hori egiteko asmoz orain dela urte bi lan talde baten hartu nuen parte.

Atzerrian, estatuan eta Euskal Herrian berbiztutako merkatu batzuen moldaketa ikasi eta gurea aztertu ahal izateko; zer, zelan, nortzuk, norentzako …

Merkatu plaza, kontsumo ohitura berrietara eguneratu. Ikasketa-proiektu hori orain, udaletxearen bidez enpresa profesional batek ari da egiten , azken proiektu egokia asmatu nahian.

Bestaldetik, merkatu plazako lan-talde baten elkartuak gaude, proiektu horreri baliabide eta egitura eman ahal izateko.

Amestutako proiektua bozkatu edo kontsultatua izan liteke , baina inbertsio tamaina eta dimentsioaren azken erabakia udalak egituratu eta bideratu beharko du. Niri pertsonalki, proiektu hau funtsezkoenetariko bat iruditzen zait Durangoren etorkizunerako, eraikiñak eraberritze sendoa beharko lukeena.

Bien bitartean, dinamizatu dagigun azoka, ekintzak egin, jendea animatu, balio eta garrantzia eman… , herriko komertzio txikiei bezalaxe, azokari ere aurten beste erronka bat suertatu zaio bidean, eta danok batera, elkartasunean indartu behar doguz.

Udalaren eta beste eragileen apustuaz gain, GUK GEUK kontzientziatu eta ikasi behar dogu, bertoko produktuak nahi baditugu, baserrikoak, etxekoak, freskoak, ekologikoak, osasuntsuak, Durangaldekoak, Euskal Herrikoak; guk geuk egin behar dogu aukera-esfuertzu hori.

Larunbat goizez eta aste bitartean,

Gozatu azoka, dendak eta kaleak. Gozatu Durango¡¡

Ainhoa Ortueta. Durangoko EAJko zinegotzia

Artículos: 1
1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (4 votos, media: 1,25 sobre 5)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

4 Comentarios

  1. Juanan

    Apurka apurka apurtu duzuenetaz orain kezkatura Ainhoa? Benetan…. utzi lan egin.

    Deja una Respuesta
  2. Erik

    Intetzio onarekin ez da nahikoa Ainhoa, gainera erabakia herriak izan dezala diozu, baia honek ez du balio oposiziorako ta gobernuan egotean herriari kontsultatzea galaraztea ondoren…
    EAJ urte askotan zehar, zentru komertzialekiko izan duen jarrera, hauei beti ere ateak zabal zabalik izatearena eta azokari trabak Jartzearena izan da.
    Iraganeko geuzak direla pentsa nahiko nuke ta hemendik aurrera danok batera gure nekazarien eta herriko dendarien aldeko jarrera zintzoa izan dezagun, iritzi aldaketa ongi etorria izan dadila, baia hitzekin beharrean ekintzekin erakutsi beharra dauka ordezkatzea erabaki duzun alderdia eta badirudi oraingoz hori ez dela ematen. Zentru komertzialen legea Gasteizen eman zenetik, adibidetzat Mallabiena ingurua baduzu, perretxikoak lez hasi bai dira horrelako supermerkatuak ta.
    Ea ba, hemendik aurrera zentzu geiagorekin ekiten diozuen ta demagogia gutxiagorekin

    Aldaketa geldi ezina da.

    Deja una Respuesta
    1. Artea

      Berdin jaite nor dagoen udaletxean, baina oso ona Erik eta zelako aurpei gogorra Ainhoa

      Deja una Respuesta

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados