Banner en desktop Banner en moviles
EH Bildu
San Agustin Kultur Gunea Durango
Amorebieta-Etxanoko Udala
Maristak Durango

Ikea vs Sahara

Suediak Sahararen independiatziari
babesa erretiratu dio IKEAK Marokon denda
zabaltzeko arazorik izan ez dezan. Marokoko
egunkari baten arabera erabaki hau Ikeak
Casablancan zabaldu nahi duen dendarako
baimenak lortzeko hartu omen dute suediar
agintariek.

Irailean marokoar agintariek jakin arazi
zioten Stockholm-i (Estocolmori) beharrezko
baimenak lortu arte Ikeak ezingo zuela bere
denda ireki Marokon. Dena den, honen atzean,
Suediak Fronte Polisarioak kontralatzen duen
lurraldeari ematen zion onarpena zegoen,
antza.

Izan ere, oposizioan zegoenean Suediako
alderdi sozialdemokratak Sahararen
independentziaren aldeko mozio bat babestu
zuen, Gobernura heldu direnean ostera, 180
gradutako giroa eman dute, eta zalantzatan
ibili ondoren, azkenean, ez dute Sahararen
Independentziaren aldeko lehen herrialdea
europar gisa nabarmendu nahi izan.

Egunokaz Suediako telebistak bere web
orrian iragarri du marokiar parlamentuko
presidentea den Rachid Talbi Alamik datorren
astean bisitatuko duela herrialde
eskandinaviarra, eta orduan jakinaraziko zaiola
ofizialki Suediaren erabakia, hots:
“Sahararen independentziari babesik ez
ematearen aldekoa”.

Horrela bada, berriro ere sahararrak
heuren eremu latzean geratuko dira suediarren
laguntzarik gabe eta gainontzekoon
karitatearen zain. Nire ustez kanpamenduetako
biztanleek karitatea baino askatasuna eta
burujabetasuna beharrezkoagoak dituzte baina,
europarrok beste alde batera begiratzen dugu
sarritan.

Besterik ezean, oraingoz egin diezaiogun
IKEARI BOIKOA, nahiz eta hango produktuak
gure gustokoak izan. Nik behintzat, herri baten
askatasuna eta denda bat irekitzea balantzan
jartzen direnean, nahiago dut sahararren
aldean jarri eta Ikea bertan behera utzi.

Marisa Barrena psikopedagogoa da

Artículos: 166
1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (1 votos, media: 5,00 sobre 5)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados