Banner en desktop Banner en moviles
FP Zornotza
Maristak Durango
San Agustin Kultur Gunea Durango
Amorebieta-Etxanoko Udala

Hozkailu solidarioa

Hozkailu solidarioa

Gaur goizean ogitan joan naizenean andra bat ikusi dot zaraman jateko bila. Gogorra iruditu zait. Zoritxarrez, ez da horretan ikusi dudan lehen aldia izan. Atoan, Galdakaoko ekimenaz gogoratu naiz. Hozkailu solidarioa etorri zait burura.

Durangon ere horrelako ekimen bat martxan jarriko bagenu? Agian, andra horren gosea eta beste askorena ere ekidingo genuke, pentsatu dut neure kautan.

Zer da hozkailu solidarioa? Zein da helburua?

Kalean kokatutako hozkailu bat da, elikagaiak han utzi eta bertatik hartzeko aukera ematen duena. Hozkailu honen helburua kontsumo egokiaren kontzientzia zabaltzea da, horrela, egoera onean dauden elikagaiak alferrik galdu ordez, behar dituzten pertsonen eskura jartzea.

Galdakao aintzindaria izan da ekimen hau martxan jartzen. 2015. urtean jarri zuen abian ekimena eta harrezkero 2. hozkailua ere jarri dute. “Euskadin erreferente den ekimen honek Galdakaoren alderdi solidarioan sakontzen du, eta gure ezaugarririk onenak erakusten ditu“, diote galdakoztar arduradunek.

Dagoeneko lau hozkailu solidario daude Euskal Herriko kaleetan; hiru Bizkaian eta bat Araban. Plentzian ere jartzekotan dira. Hozkailu solidarioa Galdakaotik kanpo ere zabaldu da; Toledon, Murtzian, Katalunian, Andaluzian eta Valentzian ere jarri dituzte hozkailuak kaleetan. Atzerrian berriz, Brasilen, Hawain, Polonian, Frantzian zein Ingalaterran.

Mundu mailan erreferente izaten ari den ekimen hau gure eskualdetik hurbil dago martxan, 29.351 biztanle dituen Galdakaon. Atomauko gara gure herrian/herrietan be hozkailu solidarioak jartzen? Zergatik ez.

Marisa Barrena psikopedagogoa da

Artículos: 167
1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (6 votos, media: 5,00 sobre 5)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

3 Comentarios

  1. Marisa

    Carmen,
    Gasteizen duzu hozkailua. Salburua Burdinbide elkartea da bultzatzailea, eta Salburuako bizilagunen elkartearen lokalean jarri dute hozkailua. Egunean 24 orduz egoten da martxan, joan den azarotik.

    Deja una Respuesta

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados