Banner en desktop Banner en moviles
FP Zornotza
Maristak Durango
San Agustin Kultur Gunea Durango
Amorebieta-Etxanoko Udala

Hiperdialektalismoa ez da euskara nazionala

Aspaldion Durangaldeon ikusten ari gara,
batez ere, udan, baina ez bakarrik hizkuntza
nazional estandarrean, alegia, euskara batuan
ez diren idazkiak. Dirudienez, alperrik ibili
ziren/ginen Euskal Herriari hizkuntza bateratu
bat ikertzen eta arautzen, Villasante,
Mitxelena, Aresti, Txillardegi, San Martin eta
beste.

Alperrik, baita ere, diktadura ostean,
euskarari maila ofiziala lortzen: 1980ean,
orobat, euskararen normalizaziorako bidean
legeztatzen 1982an.

Alperrik, hainbeste irakasle, 1982 ostean,
D eredua eskoletan irakasten eta
komunikabideetan: EITB (1982/5), prentsan
eta bestetan, zintzoki hori betetzen.

Alperrik aritu, eskolan  ezagutzarik
ezaz, euskaldun analfabetoek alfabetatze
kanpainetan, gero, euskalduntze ikastaroekin
koordinatuz AEK erakundea, Euskaltzaindiaren
babespean sortuko zena, 80 hamarkadan
elkarte bezala, ezagutzen duguna. Dena
botako zuten batzuk hankaz gora.

Azkena, Mañariko Udala, jaietako
programa euskara moduko batez argitaratu
du. Mañariko seme Ebaristo Bustintza
???Kirikiño???k edo bere iloba
Errose Bustintza
???Mañariko???k sekulan ezko
idatziko luketen moduan ez du egin, alegia,
bizkaiera literarioan, orduko goi erregistro
batean, bi mañariar idazle ospetsuak.
Gainera inoiz ez da ahoskatu
???jaixek???- hori ez da hemengoa,
baizik eta Artibai aldekoa. Hemen
???jaidjek??? ahoskatu da beti
Mañarian, Atxondon edo Abadiñon
eta, horrela beste berba asko txarto
transkribatuta, laburduren laburduraz,
desitxuratuaz aparte. Nonbaiten gordea dut
testu lotsagarria joan den abuztuan agertu
dena.

Arrazolako jaien programa
bat kritikatu genuela eta, izugarrizko
zaparrada hartu genuen eta atzera itzuli dira
lehengora. Bernakoek ere, berdinean
jarraitzen dute. Baina ez naute ixilduko!

Inoiz idatzi dut Cadizen egon
naizenean ez dudala ???Cai???
kartelik ikusi, nahiz eta horrela ahoskatu
bertakoek. Edo ???Zebiya???,
???Uerba???,
???Graná???, baizik eta
erregistro arautuan, Sevilla, Huelva eta
Granada. Hori edozein hizkuntza nazionaletan.
Hemengo batzuentzat ez ordea, ez dago
araurik, ez naziorik, ez ezer, anarkia da
nagusi.

Euskal Herria ez da nazio
bat, baizik ere txoko mordo bat. Sabino
Aranak aspaldi idatzi  zuen zein zen gure
aberria. Ba dirudienez ez dute sinesten aberri
horretaz eta abertzaletasunaz ere ez, ondorioz.

Beste batzuk Euskaltzaindiarekin lotuko nauzue. 1966tik euskaltzain urgazle, 1969tik idazkariorde eta kudeatzaile, eta 2003tik euskaltzain oso

Artículos: 12
1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

6 Comentarios

  1. mañariar

    Lizundia jauna, iritziak bota aurretik informatu. Mañariko jaiak ez ditu Mañariko Udalak antolatzen. Herritarrek osaturiko jai batzorde batek antolatzen ditu eta kartela ere, Jai Batzorde horrek ateratzen du.

    Deja una Respuesta
  2. mañariar

    Lizundia jauna, iritziak bota aurretik informatu. Mañariko jaiak ez ditu Mañariko Udalak antolatzen. Herritarrek osaturiko jai batzorde batek antolatzen ditu eta kartela ere, Jai Batzorde horrek ateratzen du.

    Deja una Respuesta
  3. Durangar

    Eskertzen da zure gogoeta Jose Luis, dena den anarkia eta haize fresko apur bat ez da txarra Euskaltzaindia geldotasunik ateratzeko, nik uste. Ez isildu Jose Luis (ala ixildu?) eta Euskaltzaindian be egin putz apur bat euskalkiei. Euskara estandarra hotzegia izaten da askotan eta. Zure hurrengo ekarpena noiz irakurriko, besarkada bat.

    Deja una Respuesta
  4. Durangar

    Eskertzen da zure gogoeta Jose Luis, dena den anarkia eta haize fresko apur bat ez da txarra Euskaltzaindia geldotasunik ateratzeko, nik uste. Ez isildu Jose Luis (ala ixildu?) eta Euskaltzaindian be egin putz apur bat euskalkiei. Euskara estandarra hotzegia izaten da askotan eta. Zure hurrengo ekarpena noiz irakurriko, besarkada bat.

    Deja una Respuesta
  5. Kiriki

    Arrazoia duzu. Eta beste gauza bat: hainbeste euskarazko agiri eskatzea administrazioan lan egiteko… Zertarako?

    Deja una Respuesta
  6. Kiriki

    Arrazoia duzu. Eta beste gauza bat: hainbeste euskarazko agiri eskatzea administrazioan lan egiteko… Zertarako?

    Deja una Respuesta

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados