Hilekoa

Hilekoa

Nork ez du gogoratzen lehen hilekoa? Tabua zen, ezta? Lagunartean isilik kontatzen genion elkarri. Nori, noiz…Akordatzen naiz konpresarik-eta ez zegoela lehen hilekoa heldu zitzaidanean. Tanpoiak berriz, zer zirenik ere ez. Kopen berri ostera, orain dela gutxi izan nuen. Orduan, «pañuak» deitzen genien toalla txiki batzuk erabiltzen genituen, gero, haiek kontuz garbitu, eskuz, ur berorik erabili barik, eta hurrengo hilekora arte.

Akordatzen naiz laranja jatea txarra zela esaten zigutela. Gutxitan egoten ziren laranjak gurean, egia esan. Txerria hiltzen zen garaian berriz, hilekoa izanez gero, ezin zitzaion okelari ikutu, ezin txorizorik egin, ikutuz gero usteldu egiten ei zen jeneroa. Gaitzerdi, batzuetan libratu egiten ginen desatsegina gertatzen zitzaigun lan hartatik.

Zorionez, urte batzuk igaro ahala konpresak ezagutu genituen, geroago tanpoiak. Hura poza eta askatasuna. Txerri okelari ere lasai ikutzen genion eta ez zen usteltzen. Hori bai, laster konturatu ginen hilekorako produktuak garesti samarrak zirela. Gaur egun aukera gehitu egin da, askotariko produktoak daude, baina garestiak.

Kontuak kontu, oraintsu irakurri dudan berri batek hilekoaren gastuen zama arintzerik badagoela pentsarazi dit. Urtarrilaren 20tik aurrera, Ingalaterran, estatuko diru-laguntza duten eskola eta ikastetxe guztietako ikasleek doan izango dituzte hilekorako produktuak.

Pentsatzekoa da eskolan produktuok doan sartzeak izugarrizko eragina izan dezakeela gazteen hezkuntzan, eskema berri honek eskolara lasai joatea suposa dezakeelako. Izan ere, Erresuma Batuko nesken %40k  inoiz komuneko papera erabili behar izan omen dute hilekoa izan dutenean, produktu higieniko egokiak erosteko dirurik izan ez dutelako. Etxean geratzen denik ere ba omen dago.

Neurri berri honek hezkuntza sisteman berdintasun handiagoa lortzeko urrats izugarria ahalbidetuko duelakoan nago.  Berri pozgarria benetan, ea gurera ere heltzen den. Berez ez da iritsiko ordea, aldarrikatu egin beharko dugu Ingalaterran egin duten bezala. Ezina ekinez egina.

https://www.freeperiods.org/

Durangon Whatsapp
Marisa Barrena

Marisa Barrena psikopedagogoa da

Artículos: 150
1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (1 votos, media: 4,00 sobre 5)
Cargando…

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados

Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios. Más información

Los ajustes de cookies de esta web están configurados para "permitir cookies" y así ofrecerte la mejor experiencia de navegación posible. Si sigues utilizando esta web sin cambiar tus ajustes de cookies o haces clic en "Aceptar" estarás dando tu consentimiento a esto.

Cerrar