Banner en desktop Banner en moviles
FP Zornotza
Maristak Durango
San Agustin Kultur Gunea Durango
Amorebieta-Etxanoko Udala

Hegaldia

Nahi duzuena esango duzue baina, harritzekoa da hainbeste pisuko hegazkin honek nola hegaz egin zezakeen eta gu hegoak dituen autobus honen barruan. Ez dakit beldurra edo urduritasun egoera baten aurrean nagoen. Hegazkinak harrigarriak iruditzen zaizkit. Loiuko aireportuan gaude iaz baino lasaiago, noski. Kontroladoreen grebarik ez dago eta dena lasai ikusten da aireportuko  kafetegitik. Uztailaren amaiera da eta denok korrika leku batetik bestera, hegaldia noiz iritsiko denaren zain eta ia atzerapenarekin datorren. Hiri handi bat ematen du.

Hementxe nabil, nire lagunaren hegaldia noiz iritsiko denaren zain. Chicagotik etorri behar da eta badirudi hegazkina atzerapen txikiarekin datorrela. Aireportuko kafetegian eserita nago lasai. Nire ordenagailua piztera noa eta han nire laguna neka-neka eginda eta esango nuke zerbait gertatu zaiola. Haserratuta dator. Ene, zer gertatu zaizu?

???Ba, oparitzat nekartzan edariak atzera bota dizkidate aduanako polizia horien muturrean. Eh, eh, eh, ardo botila hori ezin duzu pasa???. Nola ezetz? Hangoek utzi didate ba, ederki asko pasatzen! Poliziak zera esplikatu dit:??? Nahita egiten dute, beraiek zuk erostea besterik ez dute nahi , hortik aurrera zuk bidean galtzen dituzun ala ez, bost axola!??? Bai. Orain errua hangoena, ezta? Baina haientzat likidoa garraiatzea ez bada arriskutsua, guretzat zergatik bai? Detalletxo bat besterik ez nuen ekarri nahi, baina azkenenean bertan geratu da. Ez dago eskubiderik!???

Nire lagunari gertatutakoa eguneroko istorioa da. Gertatzen denean zelako amurrua ematen dizun, ezta? Hain urrutitik zertxobait ekarri eta uniformedun ergel horrek eskanerrera hurbiltzen utzi gabe, guztiak bertan utzi edo nahiago izanez gero hantxe bertan edateko aukera ematen dizute. Bai, etxera mozkor-mozkor eginda azaltzeko!

Nik gogoratzen dut Kanariar Uharteetara joan ginenean. Orain dela urte batzuk, hegaldia Bilbon hartu eta handik hiru ordura, bertan geuden. Maletak hartu poz pozik eta irten aurretik poliziak gelditzeko  esan zigun: ???Maletaren barrualdean zer dagoen  ikusi nahi dugu. Beraz etor zaitezte hona??? . Gela ilun batera sartu eta maleta zabaldu genuen, han, txanpua, bizarra kentzeko krema, eguzkirako krema, uretara sartzeko betaurrekoak, praka motzak, txankletak …Eta halako batean galdetu ziguten, drogak hartzen dituzue? Eta gure erantzuna. Bai, alkohola eta tabakoa. Hori ere entzun behar!  esan ziguten. Zer nahi zuen, ba, ez al dira drogak ala? 

Idoia Azkorbebeitia kazetaria da

Artículos: 141
1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados