Glamour-a

Donostiako 60. zinemaldia dela eta, Gipuzkoako hiriburura hurreratzea bururatu zaigu, Ewan McGregor bezalako aktore  eta aktoresa ospetsuak gertu gertutik ikusteko. Beste askok egiten duten bezala, gure idoloak Donostian daudenez, bertara joatea erabaki dugu eta bide batez, ia zortea dugun eta Richard Gere, Susan Sarandon edo McGregor bezalako aktoreak ikusten ditugun.

Garraio publikoa hartu eta ordu pare batean bertan. Garraio publikoa erabiltzearen garrantziaz ahoa betetzen zaie politikariei baina nik esango nieke garestiegia dela. Tira, Zinemaldiaren kontuarekin jarraituko dut.  Aixue, Donostiak liluratuta utzi dit eta bertan egunotan dagoen glamour-a, gehiegizkoa da.  Aristokraziaren udaleku izan dela argi ikusten da.

Han zeunden, kamera lepoan zintzilik daramaten kazetariak leku batetik bestera momentua harrapatzeko prest, zinemazale asko aktore-aktoresa ospetsuen sinaduraren zain Maria Cristina hotelean. Bost izarreko hotelaren parean bildutako jende mordoa. Han zeuden, orduak eta orduak, Richard Gere, Susan Sarandon, Benicio del Toro, Penelope Cruz aktoreen zain. Jarraitzaile leialak idoloak zuzenean ikustea, horixe da haien helburua, eta gogo eta indar guztiak jartzen dute saiaketa horretan. Baina gu ez geunden prest denbora luzean bertan egoteko. Zer pentsatzen dute ba? Akabo!

Donostiako alde zaharrera joan aurretik, Maria Cristina hotelera hurreratu eta han zegoen alfonbra gorria, garbi-garbi zegoen eta bertan zaintzaile lanetan hainbat eta hainbat herritar. Alfonbra telebistan azaltzen den bezala, berdin-berdin eta garbi ikusi genuen. Bide batez han geundela, ia aktore ezagunen bat harrapatzen dugun eta sinaduraren batekin  itzultzen garen. Baina??? zorterik ez! Viktoria Eugeniako txarteldegiko ilara luzea zen; kanpoan jarri zuten alfonbraraino iristeko gutxi falta zen. Handik metro batzuetara, kalean etengabe gora eta behera kreditazioarekin dabilen jendea. Lepotik zintzilik daramaten txartelak Zinemaldian lan egiten dutela erakusteko. Ondo erakutsi behar den plaka hori. Edozeinek ez du, aizu!

Ikusgarria. Hainbeste glamour-a, jantziak, soinekuak, aurpegi ezagunak, politak eta ez hainbeste, idoloak eta hauen jarraitzale gazte sutsuak. Alde zaharretik paseatzen genbilela telebistako telesail ospetsu baten agertzen den aktore gazte hori ikusteko aukera izan genuen. Bai??? Hannah Montanan azaltzen den Miley Cyrus. Ene, gu bezalakoa da eta! Esango nuke telebistan hobeto agertzen dela. Txikia da eta. Zineman, telebistan edo zuzenean nola aldatzen diren gauzak. Tira, gu bezalakoak dira edo antzerakoak. Aitortzen dizuet, photoshop-ak mirariak egiten dituela. 

Durangon Whatsapp

Idoia Azkorbebeitia kazetaria da

Artículos: 141
1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando…

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados

Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios. Más información

Los ajustes de cookies de esta web están configurados para "permitir cookies" y así ofrecerte la mejor experiencia de navegación posible. Si sigues utilizando esta web sin cambiar tus ajustes de cookies o haces clic en "Aceptar" estarás dando tu consentimiento a esto.

Cerrar