Gizon hotz baten erretratua

Tolosarra jaiotzez. Antiguokoa formazioz. Donostia, Liverpool eta Madril bizileku. Eta goi mailako erdilaria ogibide eta atseginez. Xabier Alonso Olanotaz ari naiz, Xabi Alonso gehienontzat, Periko Alonso Errealeko eta Barçako jokalari ohiaren semea, futbolaren ikur  bihurtu da. Dotorea berdegunean, egiten duen lana eta tokeaz lagunduta, arerioek errespetu itzela zor diote bizar gorridun gizon (eta inoiz baino hobeto diot, gizon) honi.

Hilabete honetan Eurokopan da, espainiar selekzioaren hierarkia kapitalizatuz. 100 partida bete berri ditu elastiko gorria jantziaz, Frantziaren aurka bi gol sartuaz eta espainiar selekzioari finalerdietarako txartela emanaz. Urteurrena ospatzeko marka, gero!

Alonsoren erakustaldiak ez dira berdegunean soilik azaleratzen. Talde kontzentrazioetan Play Stationera jolasean aritu beharrean, irakurtzeari ekiten dio 30 urtedun futbolariak. Zer esango lukete gainontzeko goi mailako kirolariek, inoiz liburu bat hartu ez duten horiek, tankera horretako eredu bat aldagelan izateaz? Nire imajinazioa ez doa Xabik talde barruan inposatzen duen nagusiago eta lidergoaz haratago. Ahaztuta neukan,  Stefan Zweig-en Momentos estelares de la Humanidad obra lagun du Poloniako kontzentrazioetan. Liburuaren tituluak dena argi uzten du.

Badaude Xabi futbolean aritzeko grina eragin zion zantzurik. Bere aita zuen aurrekari. Miguel Ángel Alonso, 1977an egin zuen debuta Real Sociedad bere bihotzeko taldearekin, Erreala. FC Barcelonan hiru urtez aritu ondoren, 1988an erretiroa hartzen du, urte horretan CE Sabadell taldean bere bigarren urtea bete eta taldea bigarren mailara jaitsi zen. Ezin aipatu gabe utzi Alonso sendian horrenbesteko oihartzuna izan ez duen kidea, Mikel. Bere ibilbide futbolistikoan barna zenbait eliteko taldeetan aritu den jokalaria da, eta egun Ingalaterran da Charlton Athletic ordezkatzen. Azken honek ez du anaia eta aitak izan duten zortea pairatu.

Kirol alorrean, Espainiako selekzioko erdilari finkoa bilakatu da. Del Bosquek zuzentzen duen taldearen gidari aldaezina izatera bihurtu da, baita golegile sutsu bat ere. Bai defentsan baita erasoan ere ikaragarri aportatzen duen tolosar xume honen tokea dute miresmen futbol zale hasi berri eta zaharrenak ere. Horren erakusle dira zelai erditik intentzio osoz doazen jaurtiketak, zeinak Liverpooli gol bat baino gehiago lortzea ahalbidetu dioten.

Xabi Alonsotaz hitz egitea futbolaren alorrean espezie goren bati buruz berba egitea da. Fisikoki itxura klasikoa mantentzen duen kirolari honek aditu ugariren onespena merezi du, eta kritikoak baldin bagara, Urrezko Baloia eskuratzeko hautagai serio bat delakoan nago, bere postuan ez baitago talde jokalari hobeagorik.

Durangon Whatsapp

Peio Barrenetxea kazetaritza ikaslea da

Artículos: 11
1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando…

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados

Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios. Más información

Los ajustes de cookies de esta web están configurados para "permitir cookies" y así ofrecerte la mejor experiencia de navegación posible. Si sigues utilizando esta web sin cambiar tus ajustes de cookies o haces clic en "Aceptar" estarás dando tu consentimiento a esto.

Cerrar