Banner en desktop Banner en moviles
FP Zornotza
Maristak Durango
San Agustin Kultur Gunea Durango
Amorebieta-Etxanoko Udala

Geure soloan lapurrik ez???..

Doinuak, keak eta goriak nahastu zaizkigu egunotan Zornotzan. Egutegiak nahi izan du, urteotan gure herrian egiten den Haizetara festibalaren aurtengo edizioa, San Joan bezperako asteburu berean ospatzea. Europako aire eta inguruko herrietako lagunek bete dizkigute kaleak, eta herriko tabernari batek esan zidan legez ??? etor daitezela zarata hauek guztiak oraingo egoera latzari buelta ematera???.

Unetxo batez, denboran egingo dut jauzia, txikitako San Joan gauak neure orain aldira ekartzeko. Begiak ondo zabaltzen baditut, aitite ikusiko dut lizar egurrez eginiko gurutzeak baserri etxe inguruko soloetan jartzen, ama sastarrak batzen eta ganban gordetako tramankulu eta arropa zaharrak biltzen dabilen bitartean. Gure ama espeziala izan da beti ???behar ez direnak??? botatzeko orduan.

Zabor metari sua eman, eta orduan hasten ziren jolas eta algarak. “San Joan, San Joan biharamonez, geure soloan lapurrik ez, sugerik ez, sorginik ez… artoak eta gariak gorde, sugeak eta sorginak erre…” ausartenak ziren beti su gainetik salto egiten zutenak.

Halako abestiek gogora ekartzen didate uda hasierako ???garbikuzi ??? honetan etxeko trapu zaharrekaz batera inguruko sorginak, lapurrak eta piztitxoak erre nahi zirela. Eta puntu honetan, bai esango nuke ???sorgin??? termino hori erlijio antolatuak ekarri zigula, herriaren kontzientzia menderatzearren edo, antzinako sinesmenak erauztera etorri zirenean. Ez dezagun ahaztu, orain ???San Joan??? sua deitzen duguna santu eta prozesioak ekarri zituztenak baino lehenagokoa dela. Eta, Durangaldean gehiegitxo dakigu horretaz. Hainbat izan ziren gure inguruetan, antzinako ohitura eta tradizioei eusten zietenak inkisizioak bart gauekoak moduko suteetan erretakoak.

Gaurko San Joan gaua, ezer izatekotan, udako solstizioa izango da. Kondairak dio antzinako euskaldunak Euskal Herrietako koba, mendi eta bazterretan su baten inguruan elkartzen zirela, gorputzak askatzeko eta batez ere natura gozatzeko eta ospatzeko. Beltzez jantzitako fraideak etorri ziren gero, baserritar zintzoak sorgin deitzera eta natura eraberritzen duen fenomenoari santu izena jartzera.

Tradizioak tradizio, nahiko nuke nik, txikitako abesti hari jarraiki, bart gabaz erretako suteetan kiskali izan baziren inguruko suge, zapo eta lapurrak eta beren asmo maltzur guztiak. Sorginik ez nuke nik inongo sutetara botako. Egingarri izatekotan, nahi nuke nik antzinako sorgin haiek gure artera bueltzatzea, urteko gaba laburrenean sikieran???

 

Karmele Aurtenetxe Elorriaga kazetaria da

Artículos: 85
1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados