Banner en desktop Banner en moviles
FP Zornotza
Maristak Durango
San Agustin Kultur Gunea Durango
Amorebieta-Etxanoko Udala

Gau epelak

Jaietako usaina duten gau epel eta atsegin horietako batean, etxera joateko gogo barik, kalean nengoen ni ere. Gaueko hamahikak ziren eta tenperatura atseginarekin ondo geunden herriko plazan. Giro baketsu hartan, bi gaztetxo ikusi nituen, bizikleta berean, zoroarena egiten. Alde batetik bestera, eta kontrako norabidetik hurbiltzen. Halako batean,  bizikleta ondo aparkatuta utzi eta tabernara sartu ziren. Adin txikikoak ziren. Bai horixe, hamalau edo hamabost urteko mutikoak. Tabernara sartu eta berehala irten ziren. Ez zieten saldu alkoholdun edaririk. Jakina, ume aurpegi horrekin??? Adin txikikoei likorrak saltzea debekatuta dago baina euro gutxi batzuen truke denetarik ikusten da.

Minutu luze batzuen ondoren, melokotoi likorra esku batean eta bestean tabakoa. Malboro markadun paketea zeraman. Nola lortuko ote zuten? Denda txiki batera sartzen ikusi nituen eta bertatik atera zituzten tabakoa eta likorrak.

Edan eta erretzearen eraginez, mozkortuta zeuden edo paiasoarena ondo baino hobeto egiten zekiten. Boteilak apurtzen hasi ziren, lurrera bota eta bota ia nork botatzen dituen gehien. Modan jarritako joko bat izango da. Nik aitortzen dizuet, ez dakidala zein kirol den hori. Ingurua kristalez, platikozko poltsaz eta edalontziz beteta zegoen. Azken boladan hain ospetsua bihurtu den boteioia zen. Izkutuko tokietan neska mutilek egiten duten festa.

Handik metro batzuetara nengoen eta bertatik zertaz ari ziren ere, jakin nahi nuen. Mutil eta nesken parranda bat besterik ez zen baina gazteegiak. Zenbat urte izango zituzten? Hamahiru, hamalau, hamabost??? Nik gazteegiak ikusten nituen baina nesken eta mutilen adina zehaztea konplikatua da.

Auzokide bat izango ote zen edo ez dakit???baina halako batean, udaltzaingoa azaldu zen. Gazteek ez zutela ezer txarrik egiten pentsatu arren, batek zigarroa lurrera bota, eta besteak  korrika egiteari ekin zion. Han lurrean etzanda neska gazte bat ikusi nuen. Jakina, zeozer egiten ari ziren. Neska gaztearen alkondara apurtuta zegoen.

Toki hartatik zertaz ari ziren ondo ulertzen ez banuen ere, jakingurak atrapatuta geratu nintzen. Minutu luze batzuen ondoren, beste bi udaltzain azaldu ziren mutilen parranda moztera. Baina gau epel hartan zerbait larria gertatu zen. Udaltzaingoarengana hurbildu eta zer gertatu den galdetu nionean adin txikiko bati akosatzen, ipurdia ikutzen eta horrelakoak egiten ari zirela erantzun zidan. Han zegoen neska gaztea, lurrean etzanda negarrez eta beldurtuta. ???Ez??? esaten denean, ???ez??? da.

Idoia Azkorbebeitia kazetaria da

Artículos: 141
1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados