Garaipen beharra euskal futbolean

50 urte bete dira Jose Angel Iribarren (Zarautz, 1941) estreinako partidaz kolore zurigorriak defendatuz. Polemika piztu duen gaia izan den arren, ezinbestekotzat suertatu da Athleticeko atezain onena izandakoari gorazarre egitea. Atzo omendu zuten bere etxe eta gotorleku San Mamesen. Marcelo Bielsak ere, laudoriotan bete zuen egun enbaxadore lana jarduten duenari. Zoritxarrez, hobe esanda merezimendu osoz, argentinarraren gizonek ezin izan zioten, Malagaren aurkako norgehiagokan, garaipena eskaini.

Jardunaldietan atzera ihes egindako puntuak berreskuratzeko asmoz zegoen atzoko partida baldintzatua. Iraizoz azken orduko baja, Raul Fernandezen zelairatzea, eta Kepa Arrizabalaga atezain gaztea deialdian barne. Zurigorriek Malaga jaso zuten, Ligan dinamika egoki bat finkatzetik eta Champions Leagueko lehen partida irabaztetik zetorren talde andaluziarra. Interesgune pikante bat ere bazuen norgehiagokak, Nacho Monreal atzelariaren etorrera hain zuzen. Itxura ona eskaini zuen ezker hegaleko nafarrak katedralean. Malagak bere partida bete zuen, lehen zatian baloiaren jabetza ziurtatzeko saiakera eginez; eta, esfortzu handirik gabe, bigarren zatian atzera jo eta Athleticen erasoak neutralizatzea lortu zituen.

Bestalde, etxeko taldeak irabazteko beharrizan hori ez zuen sekula azaleratu. Athletici irabazteko grina falta izan zitzaion. Erasoan jokaldi gehiago egitea izan zen zurigorrien huts nagusienetakoa, are gehiago, jarrera erasokorrago bat izatea. Oso zaila, ezinezkoa ez esatearren, gola egitea, taldeko baloi ukitzaile gehienak atezaina, bi zentralak eta erdilari atzeratuena direnean. Raul, Gurpegi-Ekiza eta Iturraspe, hurrenez hurren.

Abadiñarraren papera azpimarratzekoa beste behin, esan behar dut. Llorenteren sarrerak airea emango ziolakoan, Athleticen jokoak zertxobait hobera egin zuen, baina goi partean mugimendu gutxi ageri ziren berriz diodan defentsa lerroak hain jabe zen baloirako.

Baloi jabetza bermatzea ondo dago, baina eraginkortasuna are garrantzitsuagoa hiru puntuak halabeharrez lortu behar zituen, beste behin diot, etxeko talderako. Eta gol gabe ez dago partidarik irabazterik. Eta ez da epailerik egotzi behar atzo lortutako puntuaren errudun bat izendatzeko. Ligako sailkapena, hortaz, korapilatzen hasi zaio talde zurigorriari. Bost puntu 15 posibleetatik. Gainontzeko euskal taldeak bezain gaizki. Realak tira, Osasunak kostata aurre eutsiko dio lehen mailari. Eta bigarren mailan, euskal talde ordezkaririk ez. Euskal futbola elitera itzultzeko egin beharreko ugari badugu berton. Ea derbia inflexio puntu bilakatzen den.

Durangon Whatsapp

Peio Barrenetxea kazetaritza ikaslea da

Artículos: 11
1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando…

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados

Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios. Más información

Los ajustes de cookies de esta web están configurados para "permitir cookies" y así ofrecerte la mejor experiencia de navegación posible. Si sigues utilizando esta web sin cambiar tus ajustes de cookies o haces clic en "Aceptar" estarás dando tu consentimiento a esto.

Cerrar