Banner en desktop Banner en moviles
FP Zornotza
Maristak Durango
San Agustin Kultur Gunea Durango
Amorebieta-Etxanoko Udala

Garaiko Rufina

Uztaila. Sukaldean dugun Gerediaga elkarteak argitaratutako egutegiaren orriari buelta eman, eta hara non, Garaiko soka dantza agertu zaigun. I. Ojangurenena da argazkia. Hainbat gizonen eta mutikoren artean emakume bat ageri da. Emakume bakarra.

Emakume pertxenta iruditu zait. Plazandre itxura hartu diot. Adi begiratzen die andreak aurrean dantzan ari zaizkion gizonei. Nire irakasle senak eraginda edo, zera etorri zait burua: dantza irakaslea ote?

Antza denez, ez naiz ni argazkiari erreparatu diodan bakarra, laster heldu zait WhatsApp taldera ere. Taldekide batek zera idatzi du “Begire dauenak be dantzan badaki segurutik” . Atoan heldu zaigu argazkiko andrearen ilobaren erantzuna “Garaiko jaixek die, eztakit ze urtetan, andrie nire amama da, dantzan baño gehixau erregeletako eta dantzari dantzako koplak kantatzen zan trebie”

Horraino helduta ezin izan diot jakinminari eutsi. Kopla kantari honek izango zuen izena ba, pentsatu neure kautan. Eta jakina, erraz lortu dut erantzuna. Rufina Duñabeitia zuen izena. Rufinaren aitte Antonio Duñabeitia izan zen, aurreskulari famatue inguruan, Durangoko Euskal Jaietan, Garaiko dantza taldeak garaipena lortu zueneko dantzaria. Horrez gain, Antoniok gure eskualdean galdu zen “Napartxoak” dantza ere bazekien.

“Zelako zura, halako ezpala” dio esaera zaharrak. Ez ote zuen alabak aittegandik dantzan ikasi? Ez dakit aurreskua dantzatzen ikasi zuen. Plazan ez zuen inoiz egin, antza. Koplak ere etxeko eremuan kantatzen zituela kontatu didate: “Nik akorduan deket umetan jolasten edo dantza saikeraren bat egiten genuenean bera (Rufina) abesten hasten zala, guk dantzan jarraitzeko”. “Sueltoan ederto egiten eban” diñoe etxekoek.

Adierazpen hauek entzunda, Garaiko plazan fandango eta ariñ-ariñ dantzatzen imaginatu dut Rufina, aurreskua eskaini dion Balentin Negugogorrekin batera.

Aupa Rufina, zuk ereindako hazia ari da fruituak ematen.

Marisa Barrena psikopedagogoa da

Artículos: 167
1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (2 votos, media: 5,00 sobre 5)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

1 Comentario

  1. Mertxe

    Oso testu eta gogoeta interesgarria, Marisa! Eta emakume boteretsuaren argazki ederra!

    Deja una Respuesta

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados