Banner en desktop Banner en moviles
Garaiko Udala
Maristak Durango
San Agustin Kultur Gunea Durango
Amorebieta-Etxanoko Udala

Femeninoagoak

Txikitan gurasoek esaten ziguten bezala janzten ginen, eta gaur egun saskibaloiko Nazioarteko Federazioak emakumezkoen kiroletan zer nolako janzkera eraman behar den erabaki du. Galtzamotzek eta elastikoek estuagoak izan behar dute, gorputzaren formak ondo baino hobeto ikus daitezen. Kirola erakargarriagoa eta jokalariak femeninoagoak egin nahi dituzte eta horrela, ikusle kopuruak gora egingo du. Ez dakit jarritako helburua beteko den baina eztabaidarako gaia mahai gainean dago. Hori lortu dute, polemika

Nazioarteko Federazioak emakumezkoen ligan erabili beharreko arropari buruz araudia onartu du. Derrigortasunean oinarritutako araudiak emakumezkoak arropa estuagoa janztera behartzen ditu. Araudiaren bultzatzaileek esan dute, kirola “erakargarriagoa” eta jokalariak “femeninoagoak” egin nahi dituztela.

Galtzamotzek eta elastikoek izan behar dute. Elastikoak jokalariaren sorbalda agerian utzi behar du. Galtzamotzen zabalerak neurri zehatza izan behar du. Ah! Eta aukeratu daiteke Body modeloa ere, badirudi profesionalen aldetik erosoagoak direla eta errendimendua hobetzen dutela.

Azken urteotan emakumezkoen janzkerarekin sortutako polemikak asko izan dira. Kirol batzuetan, lehiaketa ofizialetan gona erabiltzea debekatu dute. Polemika bizia ere sortu zen, tenisean, jokalari batek barruko erropa gorriarekin jokatu zuenean  partida bat eta Clube-ko kide guztiak aztoratuta geratu zirenean eta baita ere, Irango emakumezkoen selekzioa,  Londresko Olinpiar Jokoetarako sailkapen fasetik kanporatzea erabaki zenean, hijaba erabiltzen zutelako partidatan.

Saskibaloian gertatutakoak  sekulako polemika eragin du. Bat datoz guztiak emakumezkoen saskibaloia sustatzeko eta hedatzeko neurriak hartu behar direla, baina ez modu horretan. Neurria negargarria izateaz aparte, emakumeenganako errespetu falta handia iruditzen zait. Gehiago esango nuke, ikuspuntu estétiko maskulinoaren arabera  dago pentsatuta eta gainera,  pentsamolde zaharkitua da.  Erakargarri sexual gisa erabiltzea emakumea ikusleak lortzeko… ai, ene!

Ez dakit zer iritzi duzuen baina elastikoak erosagoak badira eta erredimendua hobetzen badute zergatik ez diete Pau Gasoli edo Bilbao Basketeko jokalariei derrigortzen, eh?

 

Idoia Azkorbebeitia kazetaria da

Artículos: 141
1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados