Banner en desktop Banner en moviles
FP Zornotza
Maristak Durango
San Agustin Kultur Gunea Durango
Amorebieta-Etxanoko Udala

Euskara lehenestetik baztertzera?

Durangoko Udalak Hiri Antolamendurako Plan Orokorraren partaidetza-diagnostikoa abiatu zuen pasa den astean. Horretarako, hainbat foro egin zituzten Elkartegian.

Foro horiek kudeatzeko, udalak Prospektiker enpresa azpikontratatu du. Eta, herriko elkarte eta norbanakoek bertan parte hartzeko gonbidapena horiek egin zuten, posta elektronikoz edo zuzenean telefonoz deituta. Azken mezu elektronikoak gaztelania hutsean bidali zituzten, “kaixo” eta “agur bero bat” ustez adeitsuak salbu. Gainera, telefonoz zuzentzerakoan ere gaztelaniaz egin zioten bati baino gehiagori. Hori gutxi balitz bezala, foroa bera ere gaztelaniaz izan zen hasierako protokolozko agurrak gorabehera. Ondorioz, hainbat herritar eta elkarteren haserrea agerikoa izan da.

Herritar eta elkarteoi gaztelania hutsean zuzenduz enpresak izandako jokabidea eta hizkuntza-hautua lotsagarriak izan dira, baina ez da ahaztu behar Udalak duen erantzukizuna.

Euskararen udal araudia ez betetzea errazegia da enpresentzat. Hizkuntza-irizpideak aurrez exijitu behar dira kontratuan bertan, eta, gero, horien betetze-mailaren jarraipena egin. Udalak arduraz jokatu beharko luke eta diru publikoarekin antolatutako ekintza guztietan hizkuntza-irizpideak zaindu.

Espero dugu aurrerantzean Udalak euskararen udal araudia, euskara plana eta abar betetzea, eta euskara lehenetsiko duen hizkuntza-politikari bide ematea. Ez bakarrik berbaz, ekinean baizik. Norabide horretan, gu ere bidelagun izango gaitu.

| Lehenengo pertsonan, pluralean | Durangoko AEK, Ibaizabal ikastola. Durangoko Euskal Herrian Euskaraz, Anboto astekaria, Plateruena kafe antzokia eta Berbaro euskara elkarteak elkarlanean sortutako egitasmoa

Artículos: 1
1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (1 votos, media: 5,00 sobre 5)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados