Banner en desktop Banner en moviles
Garaiko Udala
Maristak Durango
San Agustin Kultur Gunea Durango
Amorebieta-Etxanoko Udala

Euskara Batua eta Durangaldea

Gure eskualdea, hots, Durangaldea, izan zen euskara batuarekin zer ikusia izan zuena.

Lehendabizi, Ermuan, 1968ko ekainaren amaieran, euskal idazleen biltzarra eratu zelako. Gogoratzen naiz nola etorri zitzaidan Garaiko udaletxera Juan San Martin garai hartan Euskaltzaindiko idazkaria eta euskaltzale aitortuta, ia Gerediaga Elkartea prest izango litzateken, elkarte legeztatu bezala idazleen batzar bat antolatzeko, zeren eta Gipuzkoako probintzia ‘Salbuespen Egoerapean’ (Ley de Excepción)  bai zegoen.

Kontsultatuko nuela erantzun nion. Orduko presidente zenarekin, Balendin Lasuenekin, eta, biok, Agustin  Aranberria Elkarteko burukidea eta Ermuko ordezkariarekin hitz egin genuen, eta, han, Gipuzkoako mugan eskualdeak dugun urian egin ziren euskal idazleen batzarrak.

Garrantzi handia izan zuten batzarrak, zeren eta hizkuntza batuaren egarria bai zegoen. Azpimarratzekoa zen Gabriel Arestiren proposamena, alegia, 1968ko urtarrileko Akademiaren egoitza zaharrean, Bilboko Erriberan egin zuena, erantzunez Euskaltzainburuari, Don Manuel Lekuonari, honek galdetu bai zuen: “zer egin dezakegu Urre-eztaiak ospatzeko?”. Gabrielen ‘ordagoa’ : “euskara batua gai nagusia izan dedila”.

Girotzeko edo, San  Martinen hitzetan, hala egin zen, Ermuan bildu ginen euskaraz idazten gutxi edo asko idazten genuen gehienok. Partaidetza garrantzizkoa izan zuten hiru aipatuko nituzke: Gabriel bera, Pierre Lafitte eta Txilardegi (hau, exilioan bai zegoen, igorri egin zuen bere txostena).

Zeruko Argian, Anaitasunan eta, Migel Astizi esker, La Gaceta del Norten egin  zen zabalkundea.

Bigarrenez, Abadiñon, Astolako Auzitegian egin zen batzarra. Esan bezala, Gipuzkoako lege egoera ez zen erraza, gutxiago Oñatin, zeren eta herri horretan, ‘sanmigelak’ jaiak zirelako, gazteek boikota egina bai zuen udal programa osoari, Unibertsitate zaharrean eratu zitekeenari, tartean, Arantzazuko biltzarraren azken ospakizunari.

Euskal Liburu eta Diskoaren inguruan, garai hartan Domusantuetan egiten bai zen, Euskaltzaindia ere gonbidatu zuen Gerediagak. Azaroaren 3an,  hain zuzen, batzartu zen Euskaltzaindia eta Astolan berretsi ziren Arantzazuko txostenak. Hala dio ‘Euskara’ erakundearen agerkari ofizialak. Bai, nola Balendin Lasuenen “ongietorri” delakoren ondoren egin zen hileroko bilkura eta bertan, besteak beste, hau irakurri daiteke: “Oñatin Euskaltzaindiaren Urre-eztaien jaialdiak egiteari uzten zaio oraingoz, hartarako, girorik ez delako”, gaur egun, gertakizun hau erdi ahaztuta ba dago ere,  batez ere batzuek.

Hara hor, labur bilduz, gure eskualdearen, Durangaldearen partaidetza. Seguru nago, Gerediaga Elkartekoek oroituko dutela Azokan. Mende erdi ez da alperrik igaro.

Beste batzuk Euskaltzaindiarekin lotuko nauzue. 1966tik euskaltzain urgazle, 1969tik idazkariorde eta kudeatzaile, eta 2003tik euskaltzain oso

Artículos: 12
1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados