Banner en desktop Banner en moviles
EH Bildu
San Agustin Kultur Gunea Durango
Amorebieta-Etxanoko Udala
Maristak Durango

Etxegabetzeei STOP

Egunokaz Gasteizen emakume bat eta bere adin txikiko ume bi atera dituzte Alokabideren etxe batetik. Nahiz eta hainbat herrietarrek “AnastasiaSeQueda” oihukatu, Ertzainek kupida barik atera dituzte etxetik, hobeto esanda, bota egin dituzte.

Etxegabetze bat ikusten dudanero bezala, Gasteizko irudiak iltzatuta geratu zaizkit. Egia esan, orain dela urte asko geure etxean bizi izandakoa ekarri didate gogora. 8 urte baino ez nituen etxetik bota gintuztenean. Ahizpak urtebete eskas. Orduan ez zegoen Ertzainik baina Guardia Zibilek atera gintuzten. Ondoren, urik, komunik eta argirik gabeko etxean bizi izan ginen zenbait urtez.

Aipatutakoak bizi izanda, ETBn Urkullu Anastasiaren etxegabetzea zuritzen entzun dudanean sutan jarri naiz. Ezin izan dut jasan. Nola esan ditzake Lehendakarigai den pertsona batek horrelakoak? Ume bi dituen ama. Indarkeria matxista jasan duena. 800 euro irabazi eta alokabideri 325,- ordaindu behar dionak aukerak izan dituela? Zelako aukerak?

Bizitza duina ezin da gutxi batzuen pribilegioa izan eta hori etxebizitza izatetik hasten da. Zorionez Durangon etxegabetzeak saihesteko protokoloa martxan da. Espero dut protokolo hori eraginkorra izatea, baina azken helburua ezin dugu ahaztu, Etxebizitza Legea garatzeaz gain, Etxegabetzeen Kontrako Legea sortu behar da. Lege sendo eta eraginkorra. Albait arinen.

Inor ez dadila etxebizitza duinik gabe geratu, hainbeste etxe hutsik daudenean. Gaur, gure etxegabetzea gogoan, noiz baino indartsuago datozkit burura Mikel Laboak kantatzen zituen Bertolt Brechten poemak:

Kontatu didate Nueva York-en
Broadway eta 26 karrikaren kantoian,
Negu gorrian, gizon batek gabero
jendeari otoi eskatzen,
aterbea bilatzen duela bilutsirik daudenentzat.

Algunos tienen una cama por una noche
durante toda una noche,
están resguardados del viento,
y la nieve a ellos destinada, cae en la calle.

Baina, mundua ez da era hortan aldatzen,
zama-aroa ez da hola laburtzen!

Marisa Barrena psikopedagogoa da

Artículos: 166
1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (6 votos, media: 5,00 sobre 5)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

2 Comentarios

  1. Marisa

    Ez da erraza izango horrelako gertaerak saihestea, halere, goian aipatu dudan bezala, erakinkorrena Etxegabetzeen Kontrako Legea sortzea izango dela iruditzen zait.

    Deja una Respuesta
  2. Durangar

    Hungarria. Zerbait egin behar horrelakorik berriro gerta ez dadin

    Deja una Respuesta

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados