Banner en desktop Banner en moviles
FP Zornotza
Maristak Durango
San Agustin Kultur Gunea Durango
Amorebieta-Etxanoko Udala

Eta Erralde Berrizeko proiektua?

Bisatuta dagoen eta 350.000 euroko kostua eduki zuen proiektu batez ari naiz. Zergatik ahaztu ote dira guztiak proiektu horretaz? Lehen sektoreari, harakinei eta sukaldariei beste proiekzio bat ematen zien proiektuaz!

ERRALDEk, Berrizen hiltegi berria egiteko bi proiektu bisatu zituen. Lehengo proiektu bat, agian “sistemaren” eraginez, betiko moduko hiltegi bat izan zen: handia, errentagarritasunik gabea, sektorea merkatutik urruntzen zuen proiektua, eta sistema babesteko eginiko proiektua. Baina, 2008 urtean hura ikusi nuenean eta genuenean, orduko ERRALDEren presidenteari, Durangoko hiltegi zaharra berrirekitzearen ondorioa hura ezin zitekeela izan azaldu nion.

Beraz, gerora, osasun alorrean eta hiltegietan ibilitako lau albaitariok proiektu berri bat diseinatu genuen. Eragozpen asko eduki genituen sistemaren beso askorekin topo egin baikenuen bidean. Baina azkenean proiektu eta ideia berri bat jarri genuen sinatu eta lan huragatik kobratu behar zuen ingeniariaren mahaiaren gainean. Eta proiektu hura izan zen ERRALDEren izenean azkenekoz bisatu zena.

Eta proiektu hura, ez zen hiltegi bat bakarrik: ez zen hiltegi handi bat, baina zatitze-gela, erraldetxoak egiteko gela, txorizoak egiteko gela, izozkailuak… eta polibalenteak ziren ganberak zituen, adibidez, artzainen gaztak edo Ondarroako txitxarroak sartzeko baliagarriak izango zirenak, ondoren –okelarekin batera–, errestauraziora, ikastetxeetara, ospitaleetara produktu lokala eta kalitatezko produktua ateratzeko. Horretarako pentsatuta zegoen proiektu hura. Alegia, merkatura, errentagarritasunera eta produktu lokalera begira zegoen ideia zen hura. Horrexegatik, ERRALDE zaharra merkatuan kate guztien sinergiarekin eta kolektiboan pentsatuz errentagarri bihurtu bagenuen, bada, proiektu berriak eskura zuen etorkizuna.

Bertoko produkzioan pentsaturiko proiektu bat zen hura. Eta 2007-2012 urte bitartean hilketak gorantz egin zuten ERRALDE hiltegian. Eta adibidez, irekita egon zen azken urtean – 2011 urtean– 9.600 abelgorri hil genituen; haietatik 9.000 buru EAEkoak izan ziren, eta kilo haiek guztiak orain horrenbeste hitz egiten den zirkuitu txikian merkaturatuak izan ziren. Hau da, harakinen bitartez. Gaur egun, politikariek faltan botatzen dituzten harakin horien bidez, alegia.

Lau urte baino gehiago pasa dira ERRADE itxi zutenetik. Batzuk, bozeramaile obedienteak aukeratuz, gauzak nahastu nahian ibili dira; besteak, betiko diskurtsoarekin, zebadero edo gizendegiez mintzo dira; eta orain politikariak, denak, terreno eta hektarea batzuei begira daude. Baina ERRALDE proiektu berri hartaz ez da inor mintzo. Ez batzuk, ez besteak. Hektareak diruaren truke. Agian, batzuentzat, horixe izan zen ERRALDE proiektu guztiaren helburua. Dirua edo negozioa.

Baina, gauzak beti daukate argibidea. 2009 urtea izango zen, sistemaren ordezkari bat, ezker abertzaleko politikari-baserritar batengana hurbildu zenean eta esan zionean ERRALDE BERRIA egingo zela –hau da, horretarako Europako diru-laguntzak bideratuko zirela–, kondizio baten truke: ERRALDEko gerentea eta ERRALDE berrirako ideia aldatzen ziren unean. Eta ez da ere ez kasualitatea gaur egungo kontseilaria argudiatzen agertzea, gaur egun EAEn ez dagoela nahiko produkziorik, eta seguruenik kanpoan jaiotako txahalekin zebaderoak bultzatu behar direla. Zeinen mesedetan? Zein helbururekin? Seguruenik kasualitate desberdinen atzean betiko arrazoia egongo da. Bestea, sistemak babesteko derrigorrezko dituen titereen kontua da .

Albaitaria eta Politika Zientzietan lizentziatua

Artículos: 4
1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (1 votos, media: 5,00 sobre 5)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados