Banner en desktop Banner en moviles
FP Zornotza
Maristak Durango
San Agustin Kultur Gunea Durango
Amorebieta-Etxanoko Udala

Eskupekoak

Lanerako bidean irratia piztu eta odola sutan jarri zait. Hona hemen entzun dudana; Osakidetzako ehun goi kargudunek urrezko eskupekoak kobratuko dituzte. Prima guztiak 947.499 eurotara iritsiko dira. Ia miloi bat euro emango die jarritako helburuak bete egin dituztelako. Albisteak jarraipena du. Iaz jasotako eskupekoarekin gonbaratuz, %24 gehiago kobratuko dute 125 goi kargudunek. Negargarria iruditzen zait!

Amorru bizian jarri naiz eta horren ondorioz, etxean hartutako kafeak ez dit bat ere onik egin. Aitortzen dizuet, ez dela kafesnea izan baizik eta irratian entzun dudana, goi kargudunek kobratuko duten diru mordoxka eta noiz eta krisi garaian! Beraien bankuko kontu korrontea handitzen den bitartean, guri gero eta zerbitzu murritzagoak eskeintzen dizkigute. Irtenbide bakarra, kexa bat ezartzea da baina sarritan ez du ezertarako balio. Paperontzian bukatzen dela esango nuke.

Irratian entzun dudanean, lagun batek kontatutakoa datorkit gogora: Zitologia egiteko Osakidetzara deitu zuen. Bi urterik behin egiten den kontrol medikua da baina antza denez, iaz ahaztu egin zitzaion. Aurten berriz, telefonoz deitzen du eta esaten diote, lehen eskeintzen zen zerbitzua kendu egin dutela.???Zer da hau????, harritu egin zen. Garai batean, prebentziorako derrigorrezkoak ziren kontrolak orain ez dira existitzen. Baina nolako gizartea eraikitzen ari gara!

Osakidetzako Bezeroen Arretako bulegora joan zen, eta han eman zioten aukera bakarra, kexa formal bat egitea zen. Azkenean, bete zuen eta guzti honetaz urtebete igaro da eta oraindik ez du erantzunik jaso. Badakit, telefonoak hartu zion emakumeak ez duela inongo errurik baina…

Osasun publikoan murrizketak egin direla esan zioten nire lagunari. Ez dira egingo, ba! Gehiengorentzat hain gutxi eta gutxi batzurentzat hainbeste! Ez al litzateke hobe, zera, goi karguek dituzten urrezko propinak banatzea behar handiak dituztenen artean edo murriztutako zerbitzuak berriro ere martxan jartzea? Osasuna da dugun gauzarik inportanteena, ezta? Nik hori uste dut, eta zuek?

Ezagunak dira Osakidetzan egin dituzten murrizketak. Langileek iaz baino gutxiago kobratzen dute soldaten jeitsiera aplikatu zaielako eta hau gertatzen den bitartean, goi kargudunek kobratuko dutena komunikabideetan agertu da.

Nire ustez, osasun pribatura joateko ahalegin guztiak egiten ari dira. Bularretako minbiziari aurre egiteko mamografiak beharrezkoak direla esaten dizute. Ados nago baina nola da posible osasun publikoaren arabera, 55 urte bete arte ezin badizute egin? Dagoen aukera bakarra, osasun pribatura joatea da eta 60 euro ordaintzea. Ez digute beste aukerarik ematen.

Idoia Azkorbebeitia kazetaria da

Artículos: 141
1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados