Errigorra

Nafarroatik datorkigu oihartzuna: Ekintza
txikiekin helburu handiak, oraingoan kontserba
loteak eskutik eskura. Gure arbasoek zuten
auzolan eredua bidez ingurumena zaintzeko eta
nekazari nafarrei laguntzeko aukera bikaina.

Otsailean 3.000 despentsa Nafarroako
45.500 litro olioz bete ostean, kontserba loteen
txanda izango da maiatzaren 14tik
26ra
. Nafarroa hegoaldean
ekoiztutako 6 kontserba lote eskaintzen
dizkigute, auzolanean, ingurumenari eta
elikagaien sektoreko langileei begirunea galdu
gabe eta euskaraz kontsumitzeko aukera
luzatuz.

Nafarroa hegoaldeko uzta, eskutik
eskura proposamena
ren bigarren
kanpaina honetan barazki menestra, potxak,
pikillo piperrak (ekologikoak eta
konbentzionalak), zainzuriak eta orburuak
eskatzeko aukera dugu, ekoizlearen jatorrizko
prezioan, Nafarroa hegoaldekoak propio diren
produktu hauek Euskal Herri osoan zabalduz.

Bertoko produktuak eguneroko kontsumo
ohituretara ekartzeko proposamena da
#ESKUTIKeskura, kontsumo
arduratsuago
batera salto egitekoa.
Urtean behin oliba olioa (otsailean) eta
kontserba loteak (maiatzean) eskatzeko
aukera eskaintzen du Errigorak,
kontsumitzaileei despentsak urte guztirako
betetzeko gonbitea luzatuz.

Errigoraren sareari esker, edo, bestela
esanda, auzolanari esker,
produktuok ekoizleen etxean duten prezio
berdinean eskaintzen dira kontsumitzaileon
herrian bertan. Eskaera egiteko Maiatzaren
14tik 26ra Euskal Herriko hainbat herritan
banatuko den esku-orria betez ala, epe beren,
Errigora webguneko inprimakiaren eskatu ahal
izango dira kontserba loteak.

Nafarrek dioten bezala, ekintza
txikiekin helburu handiak
lor
ditzakegulakoan nago.

Durangon Whatsapp

Marisa Barrena psikopedagogoa da

Artículos: 145
1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando…

0 Comentarios

  1. Marisa
    0
    0

    ERRIGORA kanpainaren azken txanpa. Maitzaren 26an amaitzen da eskabideak egiteko epea. Anima zaitez. Aukera ederra da Euskal Herriko produktuak precio onean etxeratzeko.

    Deja una Respuesta
  2. Marisa
    0
    0

    ERRIGORA kanpainaren azken txanpa. Maitzaren 26an amaitzen da eskabideak egiteko epea. Anima zaitez. Aukera ederra da Euskal Herriko produktuak precio onean etxeratzeko.

    Deja una Respuesta
  3. Errigorazale
    0
    0

    martxan da kanpaina, Euskal Herriko auzolan erraldoi honetan parte hartzeko aukera dugu gaurtik maiatzaren 26ra arte. Ez utzi zure eskabidea azken egunerako

    Deja una Respuesta
  4. Errigorazale
    0
    0

    martxan da kanpaina, Euskal Herriko auzolan erraldoi honetan parte hartzeko aukera dugu gaurtik maiatzaren 26ra arte. Ez utzi zure eskabidea azken egunerako

    Deja una Respuesta

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados

Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios. Más información

Los ajustes de cookies de esta web están configurados para "permitir cookies" y así ofrecerte la mejor experiencia de navegación posible. Si sigues utilizando esta web sin cambiar tus ajustes de cookies o haces clic en "Aceptar" estarás dando tu consentimiento a esto.

Cerrar