Banner en desktop Banner en moviles
FP Zornotza
Maristak Durango
San Agustin Kultur Gunea Durango
Amorebieta-Etxanoko Udala

Erduzie Gernikara

Astegoien honetan erduzie Gernikara. Goazen Ongi Etorri Errefuxiatuak Plataformak egin duen deialdira. Ekimen erreibindikatzailea eta hunkigarria  izango da.

Apirilaren 29an, oinez, trenez zein autobusez, Euskal Herri osotik joango gara Gernikara.  Bizkaitik ez eze, Araba, Gipuzkoa, Nafarroa eta Ipar Euskal Herritik ere iritsiko da jendea. Muxikan batuko gara elkarrekin Gernikara heltzeko.

Ekimen honen bidez, argi utzi nahi dugu ez diogula errefuxiatuen arazoari leporik emango. Ezin dugu gertatu zena ahaztu, ezta gertatzen ari dena ere. Egia esan, orain dela 80 urte, udaberri anker hartan, Gernikako sugarren goritasuna, hegazkinen astrapala eta etxekoen galera jasan zutenek nekez ahaztuko dute apiril hura.

Gure etxeko zenbaitzuk frentean ziren, gudari. Aitte Boni eta bere bi anaia bizirik itzuli ziren “batallón de trabajadores” edota “Frantziako konzentrazio-esparru”tik pasatu ondoren. Osaba Pedro ostera, ez zen inoiz itzuli. Luzaro egon ziren Boroako Biesko bere jaiotetxean haren zain baina, ez ez inoiz itzuli. Etxekoen agurrik gabe joan zen. Zenbait hilabetera heldu zitzaien notizia tristea. Apirilaren 29an hil zuten faxistek Mendatan.

Beste askok lez, gure familiak frentea ez eze, ebakuaziñoa be ezagutu zuen. Askotan entzun dut berba hori etxean, ebakuaziñoa. Ume txikiak hartuta joan ziren ahal izan zuten lekura. Hori bai, ateak zabalik aurkitu zituzten, hemen zein han. Ez ote gara gu, jarrera bera izateko gai?

Ahalegintzeko behintzat prest gaude. Guretzat hain egun berezia den apirilaren 29an, Ongi Etorri Errefuxiatuak Plataformak egindako deiari jarraituz, Gernikara joango gara, Pedroren lobak, ilobak zein birlobak, gure etxean ikasi dugulako gerraren horrorea, ebakuaziñoaren noraeza eta gerrostearen gosetea zein gogorrak diren.

Gainera, akorduen daukagu gure amomak esaten ziguna:  “Berriro ez daittela holakoak suerteu” “ez dagizuela gerrarik ezagutu”. Lagunok, erduzie zuek be Gernikara: “Gerrarik ez”  “Ongi etorri errefuxiatuak”  aldarrikatzera.

Marisa Barrena psikopedagogoa da

Artículos: 167
1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (1 votos, media: 5,00 sobre 5)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

1 Comentario

  1. Napar68

    Bikaina Marisa,oso hunkigarria.Zure hitzak altxor txiki bat da gizakiarentzat.
    Esker mile bihotzez

    Deja una Respuesta

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados