Banner en desktop Banner en moviles
EH Bildu
San Agustin Kultur Gunea Durango
Amorebieta-Etxanoko Udala
Maristak Durango

Emakume zamarien esklabu lana

Astelehen buruzuria beltz bihurtu zaigu. Izan ere, emakume zamari biren heriotzak uzkurtu egin digu barrena. Oraingoz izenak gabeak. 40 urte ingurukoak omen dira hildakoak. Marokoko Castillejos herrikoak. Ohiko jende-oldean suertatu da ezbeharra.  Goizaldeko 5:30ak inguruan. Eguna zabaldu orduko.

Harritu egiten gara berria entzutean, baina tamalez, ez da emakume zamariak hiltzen diren lehen aldia. Urrunago joan barik, joan den urtean 4 hil ziren. Izan ere,  begiak itxi arren, eguneroko esklabu lana da emakume askorentzat.

Ceuta eta Melilla portu frankoak dira, eta zerga barik heltzen diren salgaiak emakumeen bizkar gainean sartzen dira Marokora. Emakume askok 60 eta 90 kilo arteko zamarekin, guztiz okertuta, kilometroak egiten dituzte, sarritan hamar bat euro tristeren truke.

Sinestezina bada ere XXI. mende honetan horrelako esklabu lana hortxe dugu. Zenbait emakumek euren umeei jaten emateko egiten dute lan hori. Ama ezkongabeak dira batzuk edo alargunak edota  bananduak. Kateko azken mailan daudenak, diru sarrerak lortzeko beste modurik ez duten andrak. Ceutan 7.000 eta 9.000 emakume zamari artean omen daude. Melillan berriz, 3.000tik 5.000ra izan daitezke zamariak.

Normalean, Merkataritza atipikoa esaten zaio kontrabando mota honi. Baina, zenbat poltsiko beteko ote dira emakume pobre hauen lan gogorrari esker? Explotazioak ez duela mugarik esan dugu inoiz. Mugako explotazio honek ostera, marka guztiak hausten dituela pentsatzen dut. Eta bihar? Berriro ekingo diote emakumeek horrelako zamak garraitzeari. Noiz arte?

Astelehen buruzuri beltz honetan, Castillo Suaresen poema datorkit burura.

Mugarriez bestaldean

ez du zure abizenak helbiderik;

lore ttikiz betetako parajeak besterik ez daude

eta kanpamenduren bat tarteka.

Mugarriez bestaldean

ez dute poetek kontsulta materialik,

horregatik ez da han poetarik.

Marisa Barrena psikopedagogoa da

Artículos: 166
1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (4 votos, media: 4,50 sobre 5)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

1 Comentario

  1. Anabel

    Tamalez, emakumeok gara gizartean gehien sufritzen dugunak. Noiz arte?

    Deja una Respuesta

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados