Banner en desktop Banner en moviles
FP Zornotza
Maristak Durango
San Agustin Kultur Gunea Durango
Amorebieta-Etxanoko Udala

Emakume eta jabe

Genero indarkeria, bortxakeria matxista, Emakumeenganako Indarkeria Borrokatzeko Nazioarteko eguna dugu gaurkoa. Egun ofiziala behar omen dugu kausa oro aldarrikatzeko. Baina, hobeto egingo genuke kausa batzuk gure egunerokotasunean betiko itsatsirik utziko bagenitu. Duintasuna, askatasuna, berdintasuna, bizitzeko arnasa bezain ezinbesteko ditugu gizon eta emakumeok.

Nazioarteko egunak adierazpen ofizialak, elkarretaratzeak, konpromiso sendoak hartzeko jartzen dira, halako asko entzun eta irakurriko ditugu gaur. Beharrezko dira oraindik, zoritxarrez. Emakume bat, emakume delako jipoitua, erasoa, mehatxatua den bitartean izango dugu gure gaitzespena adierazteko arrazoia, eta kalera irten beharko dugu, erasotzeko asmo txikienik onartuko ez dugula oihukatzeko.
 
Eta, barkatuko duzue gordinegi agertzen banatzaizue, baina gauzak diren moduan azaldu behar direlakoan nago, are gehiago, pertsonen eskubiderik behinenak, bizitza eskubidea bera jokoan dagoen bitartean. Bortxakeria matxista, sakoneko arazo baten adierazpena baino ez da, izebergaren tontorra. Izotz masa horren oinarrian gordetzen da desegiten sailena, azpikontzientean dagoena, gizona jaun eta jabe eta emakumea menpeko tokian jartzen duena. Emakumearen kontrako indarkeriak bizirik dirau, gizartearen oinarrian desoreka nagusi delako. Behin eta berriz esan dezakegu berdintasun gizartera iritsi garela, emakumea gizartean merezi duen tokia lortzeko bidean dagoela, gizonen gehiengoak berdintasunean gustura bizi direla. Baina, hori ere azalean gertatzen dela ematen dit askotan.

Indarkeria da desoreka eta berdintasunik ezaren kumea. Emakumeok lan merkatura iritsi gara, baina esku bat ordenagailuan eta bestean sehaskan mantentzen dugu, kasu gehiegitan sehaskak beharko lukeen bigarren esku hori ???bere gauzetan??? dagoelako, lehengo egunean Karmele Jaiok hain egoki ezarri zuen bezala. Emakumea lanean bai, baina agintaritza guneetan ez; eta oraindik ere, kuotak eta kupoak jarri beharrean gaude, unibertsitate eta ikastetxeetan emakumeek emaitza hobeak dituztela egiaztatu den arren.

Agian, gehiegi identifikatzen dugu genero indarkeria heriotzarekin eta atzera bueltarik ez duten gertakariekin. Baina, kontuz! Amaiera duen guztiak du hasiera; eta egitera ohituta gaudenaren kontrara, gauzak okerrenean daudenean salatu beharrean, agian hasiera antzemateko ahalegina egin beharko genuke.

Hasiera da  ???zu neurea zara eta ezin zara horrela jantzi???. Hasiera da ???jeloskor nago maite zaitudalako??? eta ???barkatu, ez dut berriro egingo???. Hasiera da ???zuk jartzen nauzu horrela??? eta ???inork ez zaitu nik bezala maitatuko???. Ehunka izan daitezke maitasunez jantzirik datozkigun erasoak.

Altxatu zaitez emakume, inoiz emakume izate hutsagatik mespretxatuta sentitu bazara, iraindu zaituzten bitartean, esku batekin kolpatu eta bestearekin laztandu bazaituzte, buru eta gorputza kontrolatu nahi izan badizute, gizon batek zure bizimoduaz erabakitzeko eskubidea duela esan badizu.

Aldarrikapen eguna dugu gaurkoa, eta nik ere egin nahiko nuke neurea. Gaur, emakume guztiok hartuko zaituztet alaba, ahizpa ama amama eta lobatzat, eta etxekoei esaten diedan moduan, inor ez da zu baino gehiago, inor ezin da zure jabe izan, zu zeu zarelako zure buruaren Emakume eta Jabe bakarra. Hasieran moztu ezkero, bideak ezin du aurrera egin.

Karmele Aurtenetxe Elorriaga kazetaria da

Artículos: 85
1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados