Ekinez eta eginez, aurrera goaz

Bizitzan antzera, udaletxeko egunerokoan denborak ez du etenik eta ekinez eta eginez aurrera goaz. Dagoeneko bi urte dira Alkatetzan gaudela, eta denbora tarte honetan buru belarri aritu gara lanean elorriar guztiei herri hobe bat eskaini guran. Momentu batez arnasa hartu, egindakoez eta egitekoez ohartu, eta hurrengo bi urteak erritmo beretsuan lan egiten jarraituko dugu.

Talde paregabea osatu dugu. Inguruan pertsona konprometituak, langileak eta zintzoak dituzunean, zoragarria da lan egitea. Parte hartzean, Gardentasunean eta Kudeaketa on batean oinarritu gara bi urte hauetan zehar. Herritar eta eragileen laguntzarekin batera eginiko 100 neurriko Gobernu Planak lau urtetarako norabidea zehaztu digu, eta guk hari –eta herritarren proposamenei, noski– segika lan egin dugu. Izan ere, badakigu zertan ari garen eta nora goazen.

Aurten soilik, Belenguan irisgarritasuna hobetzeko lanak, Ibarrako espaloia, Arriolako teilatua, Kiroldegiko frontoiko komunak eta aldagelak, Musika Eskolako komunak, Gazteen diagnostikoa egiteko partehartze prozesua, Herri Ikastetxeko leihoen II. fasea, Gurutzeen Ibilbide berria, Elorrioko Udak, Argiñetako baselizako teilatua, Errebonbilo kaleko urbanizazio lanetarako proiektua erredaktatzea, Harrera Protokoloa, Ferixa Nausikoak (bir)planteatzeko prozesua eta beste hainbat eta hainbat gauzatan ari gara lanean.

Horiez gain, dagoeneko datorren urteko balizko proiektuak ere lantzen hasiak gara.

Geratzen zaizkigun bi urteak erronkez beteta datozkigu, -esku bete lan ibiltzea seinale ona ei da- eta hainbat proiektu interesgarrik argia ikusiko dute datozen hilabeteetan. Baina horrek ez du esan nahi ibilbidea bakarrik egiten ari garenik edo egingo dugunik. Ibilbide hau elorriarrekin eta Elorrioko elkarte zein eragileekin batera egiten ari gara eta egingo dugu.

Bidean elkar ikusiko dugulakoan, besarkada bat.

Durangon Whatsapp
Idoia Buruaga

Elorrioko alkatea

Artículos: 1
1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (5 votos, media: 5,00 sobre 5)
Cargando…

3 Comentarios

  1. oihane
    0
    0

    Animo bai! Nik berdin animauko ditut udal guztiak. Ez jata gustetan zuen arteko ika-mika hori, herritarrak galtzaile. Beraz, animo zuei eta animo datozen danai, kolore batekoa izan zein bestekoa izan. Igerilekuan sortu dan arazoa begiratu, mesedez. Jende larregi dau, larregi, legea beteko da hainbaten, baina ez da normala hor batzen dan jende piloa, urik be ez da ikusten. Bestetik, penaz dinot, baina hor saltoka dabizen gazte eta nerabeak kontroletako zeozer egin behar da. Penaz ez dabelako jaramonik egiten, monitoreak ahaleginak eta bi egin arren. Baina uda hasi baino ez da egin, eta hor arriskua dau baten bati behar ez danen bat gertetako. Ta orduan argi daukot ez monitoreak ez enpresa ez Udala ez direla izango erantzule. Erantzule bakarrak gazteak eta nerabeak eurak, eta euren etxekoak. Protekzionismo larregi, eta arau gutxi gaur egungo etxeetan. Animo!

    Deja una Respuesta
  2. CIUDADANO
    2
    2

    Amestutako Elorrio egin: Bonito título pero muy lejos de la realidad según la zona donde vivas
    En un barrio rural donde resido han sido dos años nefastos por la inoperancia de este equipo de gobierno me explico.
    1º Transparencia y participación de los barrios completamente NULA
    2º Al tomar la decisión de la nueva normativa sobre el auzotaxi falta de respeto a todos los habitantes de dichos barrios al incluirles a TODOS como cómplices de su mala utilización y abusivo de dicho servicio. La Sra. Alkaldesa tiene la obligación moral de pedir disculpas a los vecinos rurales injustamente acusados
    3º Seguridad en los caminos rurales. No han sido capaces de tomar medidas sobre todo donde las visitas de foráneos ej. SAN LORENZO donde un fin de semana es normal que se junten más de doscientos vehículos y después de un día festivo se echa en falta unas pruebas alcoholemia. La velocidad es un peligro constante. (Ensanchar el camino un metro sería una solución) ya que el tema de la bebida no entra en vuestra competencia.
    Podía estar enumerando los temas pendientes ya que son una decena más
    DOS AÑOS SIN NINGUNA ACTUACION LO QUE SUPONE UN SUSPENSO. TENEIS DOS AÑOS PARA RECUPERAR ESTA NOTA. Sino el sueño de pueblo quedara en una PESADILLA.

    Deja una Respuesta
  3. Aitor J.
    6
    2

    Nahiz eta betikoek kritikatzen jarriatuko dabien, eskaintzen dozuen gertutasuna eskertzekua da ta igertzen da gauzak beste modu batera eiten zabiziela. Seme alabak dekuaz eta gazteekin aurrera ateratzen zabizien plana txalogarrixa da, haiek direlako Elorrixon etorkizuna. Hainbeste urtietan ataskauta egon dan Belengua kalia eiten bada, aurrerapauso bat izengo da. Ia hurrengo bi urtietan holan jarraitzeozuen!

    Deja una Respuesta

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados

Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios. Si continua navegando, consideramos que acepta su uso. Más información

The cookie settings on this website are set to "allow cookies" to give you the best browsing experience possible. If you continue to use this website without changing your cookie settings or you click "Accept" below then you are consenting to this.

Close