Banner en desktop Banner en moviles
EH Bildu
San Agustin Kultur Gunea Durango
Amorebieta-Etxanoko Udala
Maristak Durango

Depilatzearen sufrikarioa

Nork erabaki ote zuen emakumeok gorputzean dugun ilea itsusia eta desegokia dela? Ez dakigu nork, noiz eta zergatik hartu zuen erabaki hori, baina emakumeok jaiotzean jasotzen dugun herentzia sozialaren zati bat dela esango nuke. Emakume gehienok barneraturik daukagun sufrikario galanta.

Izan ere, itxuroso egoteko besoetan, hanketan, besazpietan edota bibotean dugun biloa kendu egin behar izaten du askok. Eta idatzi gabeko lege aldrebesa betetzeko,  naturaren aurkakoa den legea, kristonak egin eta sekulakoak pasatzen ditugu sarritan.

Gainera, orain artekoa gutxi balitz, gaur egun pubiseko depilazioa jarri da modan. Osoa, brasildarra, laser bidezkoa, argizariz egindakoa…hainbat aukera eskaintzen dira sufrikarioa areagotuz. Moda honek sufrikarioaz gain, dirua ere eskatzen du. Hau da, gizarte kapitalistak emakumeoi ezartzen digun beste zerga bat. Gainera badirudi gero eta ohikoagoak direla depilazioaren ondorioz jaso daitezkeen gaixotasunak, baina hortxe dihardu ohitura berriak.

Behin baino gehiagotan depilazioa egiteko arrazoi higienikoak eman izan dira. Zenbait autorek ordea, kultura usadio eta estetika hutsa dela defendatu dute. Esate baterako emakume musulmanek depilatzeari buruzko arau gogorrak dituzte. Zenbait herrialdetan bekainak depilatzea debekatuta daukate, pubisa eta besapeak aldiz, depilatu beharra dute, araudiak horrela agintzen dielako. Leku batzuetan,  besterik ezean, azukrearekin depilatzen dira.

Gurean ez dugu araudi idatzirik baina, zein da gure hautua? Nola joango gara igerilekura? Hondartzara? Ospitalera? Zitara? Depilatu barik, erdi depilatuta ala guztiz depilatuta?

Behin Amalia Barquin irakasleari honako hau irakurri nion: “Gure ile sozial eta politikoak paseatzera atera ditzagun: lagunak, uda badator, bildu gaitezen eta goazen depilatu gabe gure maukarik gabeko elastiko, soineko, gona, short, praka piratekin terraza batera te berde bat (edo whatever you want) hartzera.

Arraio! Ze ekintza sinple eta subertsiboa izan daitekeen! Egingo nuke herritar batzuentzat askoz asaldagarriagoa izan daitekeela hori drag queen edo king koadrila batekin topo egitea baino. Nor animatzen da?” http://abarquin.wordpress.com/tag/depilazioa/

Gure esku dago sufrikarioa jasan, dirua horretan eman eta ondo depilatuta joatea, edota, ekintza subertsiboan parte hartu eta gure ileak paseatzera ateratzea.

Marisa Barrena psikopedagogoa da

Artículos: 166
1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (3 votos, media: 5,00 sobre 5)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

3 Comentarios

  1. Mertxe

    Oso ondo Marisa. Eta tintea? Hori ere gogorra da e?

    Deja una Respuesta
  2. Carmen

    Ados Marisa. Atzo bertan lankide batzuei (gizonak denak) entzun nien ez zirela depilatzen txirrindaz ibiltzeko, eta barrez hasi ziren esaten ile guztiak airean izaten zituztela … Eta nik pentsatu nuen, zergatik nik ez?

    Deja una Respuesta

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados