Banner en desktop Banner en moviles
Garaiko Udala
Maristak Durango
San Agustin Kultur Gunea Durango
Amorebieta-Etxanoko Udala

Denon artean, Durango eraikiz

Badirudi herritarrek gero eta konfiantza gutxiago dutela klase politikoarengan eta ulertzekoa da jarrera hau. Konturatzen hasiak dira egungo herri kudeaketa interes propioetan oinarritzen dela eta herritar bezala ezer gutxi egin dezaketela gaur egungo eredu instituzionalean eragin ahal izateko.

Horregatik oso garrantzitsua da mekanismo ezberdinak martxan jartzea parte hartze erreal bat sortzeko. Baina parte hartzea ez da pare-bat ereduren arteko hautaketa bat egitea, gure ustez paper zuri baten gainean proposamenak egin eta berauek gauzagarriak izatea bezain sinplea den kontzeptu bat da.

Parte hartzea praktika jartzeko izugarrizko aukera dugu laster. Izan ere, abian jarriko dugun HAPO edo ezagunagoa den Plan Generala gainean dago eta Durangoren etorkizuna erabakiko da bertan.

Faustegoienan eraiki nahi diren babes ofizialeko etxeen promozioan, agerian gelditu da gaurko ereduaren zentzugabekeria. Etxebizitza bat jasotzeko izena eman dutenen kopurua hain txikia izan da proiektu osoa kolokan gelditu dela. Honek agerian utzi du PNVren ereduak kale egin duela. Ez dute ikusi nahi egungo errealitatea ez dela duela 8 urtekoa, eta durangarrak ez direla gai etxebizitza bat jabetzan eskuratzeko, baina badirudi ostrukarena egin eta ezer gerta ez balitz bezala proiektua bi fasetan egitearekin nahikoa zaiela. Formula eta eredu berriak behar ditugu, jabetzaren ohiturak alokairuari eman behar dio testigua.

Ostera, PSOE eta PPren laguntzarekin, PNVk eredu berriak ez aztertzearen hautua egin du, espekulazioaren mesedetan, berez alokairu sozialerako jaso genitzakeen 28 etxebizitzetatik 16 baino ez dituzte jasoko eta noski etxeetan jasoko ez dutena dirutan jasoko dute (1.500.000€-tik gora) beraien gestioak sortutako zuloak tapatzeko ziurrenik.

Uste dugu eredu aldaketa hau emateko Plan Generala hiru zutabetan oinarritu behar dela. Lehenik eta behin bizitza kalitatean, ingurugiroarekiko errespetua bermatuz, bigarren zutabea komunitate indartsu bat sortzea izango da, bizitza soziala ahalbidetuko duena eta azkenik tokiko garapena, Durangorako nahi dugun egitura sozio-ekonomikoa zein izango den erabakitzeko.
 
Planteamendu honek ikuspuntu orokor bat izatea exijitzen du, eta ez udalak saldu nahi digun bezala, 16 urteko gazte batzuekin fase txiki baten inguruan tailer batzuk egitea. Gaur egun ahaztuak dauden sektore baten parte dira gazteak eta oso garrantzitsua da beraien iritzia jasotzea, baina herri ikuspuntua behar duen proiektu batean, herritar guztiei galdetu behar zaie zer nolako Durango eraiki nahi duten datorren hamarkadan, eta honetarako herritarrei entzun eta beraien iritzia kontutan hartzeko borondatea izan behar da.

Adibide garbiena trenaren lurperatzeak libre utziko dituen 54.000 m2-ak dira. Durango goitik behera eraldatu dezakeen gune erraldoi honetan zer egingo den denon artean erabaki behar dugu. Urteetan zehar herria bitan banatu duen azpiegitura deserosoa desagertzen denean, herriak erabaki beharko du bertan egingo dena. Durangarrek erabaki behar dute gune horretan luxuzko etxebizitzak egin nahi dituzten, frontoi bat eraiki nahi duten edo zuzenean parke berde bat behar duten.

Azken finean durangarron esku egon behar da datozen urtetan eraikiko den gizarte eredu berria sortzea. Eta hau gauzatzeko ezinbestekoa da zure parte hartzea.

Politika, herrigintza, garrantzitsuegia da besteen gain uzteko.

Durangoko zinegotzia (EH Bildu)

Artículos: 25
1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

0 Comentarios

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados