Banner en desktop Banner en moviles
FP Zornotza
Maristak Durango
San Agustin Kultur Gunea Durango
Amorebieta-Etxanoko Udala

Deitu naizu Karmelo

Karmelo nozu dantzarako. Ez, ez naz
erratu eta ez dot sexuz aldatu, eta ez dot
 aldatu gura. Nahiko konforme nago nire
emakumetasunagaz, ez nau baldintzatzen, edo
behintzat, ez deutsat nire bizitza ezertan
baldintzatzen uzten. Nire sexuak ez nau ama
izatera edo pastelak egitera derrigortu. Neure
borondatez egin dodaz biak.

Aldarrikapen hau nondik urteten jatan?
Azalduko deutsut:

Kontua da, berrogei zenbakitik gero eta
urrunago eta  berrogeta hamarrera
hurbiltzen hasia nazen adin honetan “hil
aurretik egin behar dodazan gauzen
zerrendan” dantza ikastaroa idatzi
dodala. Eta, zer eta “salsa
cubana” egin behar nebala…..
orain hasia naz pentsetan: “zergatik ez
ete nintzan  aurreskua  ikastera
apuntau?” . Nire ezjakintasunak
 “sueltoan” dantzatzen
ikastera ninoala pentsatzera eroan ninduen;
baina klaro, gauza bat da gazte denboran
egiten genduzan eperdi mugimendu hareek eta
 guztiz ezbardina Karibe aldeko lurralde
haretan egiten dana. Bata besteari ebatuta
egiten dabela!, eta koordinauta! Eta ganera,
batak gizona eta besteak emakumea izan
behar dabela! Eta, jakina, mutila da dantzan
agintzen dauana eta neskak  haren
gidaritzari jarraitu behar deutsana.

Azkena!

Dantza egiteko orduan be, gizonezkoa
bazara, zorionekoa zu!. Inork ez deutsu
“gizona ala emakumea” zaran
galdetuko, inork ez zaitu orain neska eta gero
gizona izatera animauko, ez zara inoren
“komodina” izango, ez dozu
dantza gidatzen edo dantzan gidatua izaten
ikasi beharko. Gizona zara, eta kito! Nahikoa
dozu zurea ikasteagaz. Irakasleak dantza eta
bizitzaren artean desberdintasun handia
dagoala esan arren, nik bardintasun
“beldurgarria” ikusi deutsot.

50etik hurbil egoteak baditu bere
abantailak eta orain arte ibilitakoan zeozer
ikasi izan badot, hori da bizitza pribaduan edo
aisian ez deutsadala inori neuri  toketan
jatana aukeratzen utziko. Eta, zibaren antzera,
orain  alde batera eta gero beste alde
batera ibili beharrak buruan “nahaspila
ikaragarria” eragiten deustenez,
dantzarako “gizona” izatea
erabagi dot. Hori bai, neure takoiak eta gonak
jantzita eta musturrak neuri gustetan jatazan
bezain gorri. Ez al dogu gizonok gustetan jakun
erara janzteko eskubiderik? .

Bromak aparte, lerro honeekaz gogoan
izan gura dodaz “tradizinoan”
gizonezkoek bete dabezan egiteko,funtzino eta
bedeinkazino horreek guztietan parte hartzeko
eta gidaritza eroateko adorea erakutsi daben
emakume guzti guztiak eta, aldi berean,
tradizino horren arabera
“emakumezko” jo ditugun lan,
eginkizun eta ardurak bere gain hartu gura izan
dabezan gizonezko guztiak. Bide luzea dogu
oraindik, baina geure buruari mugarik jartzen
ez badeutsagu edo inori mugarik jartzen uzten
ez badeutsagu,  geureak dira garaipena
eta askatasuna,  bardintasunak aske
egingo gaituelako. Hori bai, inork ez deutsu
atea zabalduko, hartu eizu  ateko kirtena
eta zabaldu eizu zuk!

Karmele Aurtenetxe Elorriaga kazetaria da

Artículos: 85
1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri

durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

0 Comentarios

  1. Maritxu

    Aukeran nahiago dot zure Karmele deitzen jarraitu. Erabaki ona izan dela uste dut dantzan egitea, dena den ez nator zurekin bat gizon-emakume sailkapen horretan. Dantza, beste disziplina eta arlo publikoak bezala, gizonen kontua izan da, emakumeek arlo pribatuaz arduratzen eta kargatzen ziren bitartean. Adibidez tangoa gizonek egiten zuten hasiera batean, gerora etorri zen emakumeak parte hartzea eta pareja mistoen sorrera. Euskal Herriko dantza tradizionalean esate baterako, aspaldikoa da emakumeen parte hartzea, bai sueltoan bai lotuan. Nire ustez dantzari ez diogu generorik ezarri behar, dantzen generoa gizon atzerakoiek asmatu zutelakoan nago.
    Ni hemengo dantzak ikasten nabil, gure dantzak, eta zorionez parekidetasun aldeko irakaslea daukat. Gizonezkoa izan arren, emakumeon lekua gizartean zein den argi ikusten duena. Gurean, batek gidatzen du bikotea eta besteak jarraitu, berdin da gidaria gizona edo emakumea izan. Txandaka egiten dogu askotan. Andrak andretara be egiten dogu dantzan.
    Nik ez dut izena aldatu beharrik, batzuetan Bartoloren rola hartzen dut eta besteetan Maritxurena. Batek gidatu, besteak jarraitu.
    Niri aurrerantzean be deitu Maritxu eta gura badozu gidatuko zaitut hemengo dantzetan. Kubako dantzetarako gerri gogor samarra daukat. Besarkada bat Karmele

    Deja una Respuesta
  2. Maritxu

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados