Banner en desktop Banner en moviles
FP Zornotza
Maristak Durango
San Agustin Kultur Gunea Durango
Amorebieta-Etxanoko Udala

Conquistour vs rantxerak

Norena da hizkuntza bat? Demagun euskararen kasuaz ari garela: hiztun gutxi duen hizkuntza bat, administratiboki mugak eta errealitateak bat egiten ez duten hizkuntza, euskara; edo demagun gazteleraz ari garela, hiztun asko dituen hizkuntza, kontinente ezberdinetan erabiltzen dena, beste hizkuntza askorekin lurraldetasuna konpartitzen duen hizkuntza. Beraz, norena da euskara? norena gaztelera?

Norbaitena bada, noski; alegia, hizkuntza bat norbaitena dela onartzen badugu, norena da hizkuntza bat? Horixe gaur egin dudan hausnarketa. Askotan gai honetan pulpitutik berba egiteko joera egoten da eta nik ez nuke akats hori egin gura. Neure ustea ematera nator, bakar-bakarrik.

Uste dut hizkuntzen gaiarekin ikuspegi zabalagoa izan behar dugula. Hizkuntza bat bada, noski, hitz egiten duenarena. Baina, hizkuntza bat bada ere hitz egin gabe, hizkuntza horretan eragiten duenarena. Hizkuntza bat ez da bakarrik hizkuntzaren defentsaren aldeko diskurtsoa egiten duenarena. Hizkuntza baten ere badute garrantzia politikek, akademien erabakiek, eragile sozialen iritziek. Guztiena da hizkuntza eta ez da esklusiboki inorena.

Funtsean, hizkuntza bat gizartearena da, orokorrean; eta gizarteak dauka hizkuntza bat erabili, landu eta sustatzeko ardura. Hizkuntza bat ere bada, hizkuntza bat maite gabe, hizkuntza horren aurka egiten duenarena, hain zuzen, hizkuntza horretan eragiten duelako. Seme bat aitarena edo amarena izango den moduan, seme hori maite ez duten arren. 

Eta guk baditugu bi hizkuntza, biak erabiltzen ez ditugun arren, kalean entzuten ditugunak. Biak gureak dira, gure ondarea dira. Bata edo bestea gorrotatzeak ez du esan gura gorrotatzen duzun hizkuntza hori zurea ez denik.

Euskal Irrati Telebista errealitate horren isla da. Bi hizkuntza, etxe bat. Bi hizkuntzak dira EITBrenak, baina hizkuntza bat lehenesten da, gaztelera, eta bestea, euskara, kondenatzen. Horren eredu da igande gauean eman zuten saioa, Conquistour delakoa. Produktoreak Mundakara jo zuten, inguru euskalduna aukeratu zuten, eta protagonista gehienak euskaldunak ziren; naturalena litzateke grabazioa euskaraz egitea eta ETB1en ematea. Baina horren ordez, ETB2n eman zuten, gazteleraz.

Erridikulu puntu bat ere badu horrek: euskaldunak gazteleraz hitz egiten ikustea, prime-timean eta hizkuntza biak bere dituen Euskal Irrati-Telebista publikoan.

Baliteke EITBko kudeatzaileak oraindik konturatu ez izana bi hizkuntzak eurenak ere badirela. Horren ordez, ETB2rako aukeratzen dute finantzazio handiagoa eta esfortzu handiagoa; ETB1ek bizirautearekin nahikoa du, duintasunez ala ez, erabaki hori patuarena izango da.

Igandean, ETB2k Conquistour ematen zuen bitartean, ETB1n rantxerak eman omen ziren. Twiterren barre asko eragin zituen horrek. Errespetu osoz rantxerak ikusi zituztenekiko, bada ETB1n zer hobetzerik.

Julen Orbegozo kazetaria da

Artículos: 146
1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

0 Comentarios

  1. iratxe

    Ba bai, hobe barre egitea, negar egitea baino. Baina, noiz arte onartuko dugu? Zertarako sortu zen ETBa?

    Deja una Respuesta

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados