Banner en desktop Banner en moviles
EH Bildu
San Agustin Kultur Gunea Durango
Amorebieta-Etxanoko Udala
Maristak Durango

Boroa

Nire jaioterrian ez eze, Wallmapun, maputxeen herrian ere aurkitu dut Boroa. Araukaniako IX herrialdea da. Cautín ibaiaren ondoan dago. Izen hori duen ibaia ere badago Wallmapun. Argentinan berriz Boroa izendun sumendia.

Kontatu didate, Boroa izena, bertoko maputxeen “mapuzungun” hizkuntzatik datorrela FOROHUE berbatik, hain zuzen:

FORO   giza hezurra

HUE      lekua, tokia

Hau da: FORUHUE (Foroa, Boroa) gizar hezur ugari dagoen lekua litzateke.

Dirudienez, guda lekua izan zen Boroa edo Foruhue. 1606an maputxe eta espainolen arteko borroka gogorra izan omen zen. https://es.wikipedia.org/wiki/Boroa . Gure Boroarekin baote dauka zerikusirik maputxe herriko Boroak? Hortxe ikertzaileentzako gaia eta erronka.

Antzekotasunak bilatzen hasita, orain dela zenbait urte, Josu Emaldia zornotzarrari entzundankoa datorkit burura. Emaldiak zioen gure Boroaren izena FORO berbatik datorrela. Maputxe herrikoa ere FORO edo FORUHUE berbatik dator antza, baina gure Boroak erromatarren “foroa” dakarkigu gogora (Emaldiaren ustez), Wallmapuko “forohue”k ostera, giza hezurlekua.

Halan zein holan, ez naiz menperatzen ez ditudan arloetan sartuko. Hortxe uzten dut datua aditu eta jakinmina dutenentzat. Edozelan be, 10.500 kilometrora nire arbasoak jaio eta bizi izan diren auzoaren izena ikusteak zirrara egin dit eta zuekin konpartitu gura izan dut.

Goraintziak maputxe herriko BOROAtik, FORUHUEtik.

 

Marisa Barrena psikopedagogoa da

Artículos: 166
1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (2 votos, media: 5,00 sobre 5)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados