Bizitzari aurre hartu dion pedalkada

Duela hiru hilabete fibrilazio aurikular bat pairatu zuenetik, Haimar Zubeldiak (Usurbil, 1977) 99 urte bete dituen Frantziako Tourrean seigarren postua ziurtatu du. Neurrian gaindika poztu ditu zaleak. Poztasun hori dimentsio handiagoetara igarotzen da, kontuan izanez gero apirilean izandako gaixotasunetik onik atera zela aitortu duela gipuzkoarrak.

Gihar lesio bat jasan zuen Zubeldiak, baina gihar berezi bateko lesioa, bihotzekoa. Martxoaren amaieran du hasiera pasarte honek. Gran Canarian entrenatzen ari zela, pultsometroak 200 taupada minutuko markatzen zion, eta txirrindulariak arnas falta sumatzen zuela adierazi zuen. Kardiopatia bat diagnostikatu zioten. Bilbora itzulitakoan, bihotza desfibrilatu, gatzatzearen aurkako medikamentuak agindu eta arritmia hura gainditzeko lau asteko atsedena ezarri zioten espezialistek.
 
Txirrindulari usurbildarrak aurtengo Tourrean parte hartzea erabaki zuen, RadioShackeko zuzendariari bereak eta bi lagundutakoagatik eskertuz. Kirol alorrean ez da izan bere taldeko liderra, hala ere, itzuliko sailkapen nagusian Lance Armstrongen taldeko lehendabiziko sailkatua izan da. Seigarren postuari hortzekin eutsi zion, azken aurreko jardunaldiko erlojupekoan Evans baino denbora hobeagoa markatu baitzuen. Bonneval ??? Chartreseko erlojupeko horretan, sufritzen ikusi zitzaion Euskalteleko txirrindulari ohiari, hainbeste desiratutako seigarren postu hura lortuko ote zukeen 2011ko edizioko txapeldunaren kontrako lehian. Ahoa zabal-zabalik, airea esfortzu handiz irentsiko balu bezala estu  aritu zen gipuzkoarra.
 
Hainbeste exijitzen duen goi mailako itzuli honetan, berriz gaixotzeko beldurra gailendu zitzaion Zubeldiari. Pirineo eta Alpeetan, pultsometroak bere bihotza 200 taupadatan berrezarri duen arren, denboraren iraganak gaixotasun hori ahaztea ahalbidetu du. Baldin eta bihotzeko erritmoa arindu eta arnas barik geratu ezean, eraman beharreko tratamendua are konplexuagoa litzateke. Ondorio larrien artean hain maite duen txirrindularitza uztea legoke.

Haimar Zubeldia, bere bizitzako estualdi kritikoenetarikoa igaro ondoren, euskal txirrindularitzaren ikur bihurtu da, aldez aurretik izan ez bada (2003an eta 2007an bosgarren sailatu zen Frantziako Tourrean). Baina garaipen honek bestelako zapore bat du Haimarrentzat, ez da soilik lehen hamarren artean bukatu duelako itzulia, bizitzak ezarri dizkion maldeei aurre hartu dielako baizik.

Durangon Whatsapp

Peio Barrenetxea kazetaritza ikaslea da

Artículos: 11
1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando…

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados

Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios. Más información

Los ajustes de cookies de esta web están configurados para "permitir cookies" y así ofrecerte la mejor experiencia de navegación posible. Si sigues utilizando esta web sin cambiar tus ajustes de cookies o haces clic en "Aceptar" estarás dando tu consentimiento a esto.

Cerrar