Banner en desktop Banner en moviles
FP Zornotza
Maristak Durango
San Agustin Kultur Gunea Durango
Amorebieta-Etxanoko Udala

Bariku baltza-zapatu morea

Gaur goizean auzotar batek egun hauetan bazter guztietan ageri den BLACK FRIDAY zer ote den galdetu dit. Herri batzuetan BARIKU BALTZA esaten diotela azaldu diot. Beste batzuetan ostera OSTIRAL BELTZA.

Ulertu ezinda ibili dela kontatu dit eta eskertu egin dit azalpena. Zergatik baina ingelesez? Denok jakin behar dogu ingelesa ala? Galdetu dit. Egia esan, aho bete hotz utzi nau, ez dut erantzuten jakin. Aspaldiko joera honi, bila aritu arren,  ez baitiot ez hanka ez buru aurkitzen. Hortxe gabiltza gure hizkuntza biziberritzeko ahaleginak egiten eta diru mordoa gastatzen, eta gero ingelesa nagusi.

Azken urteotan Black Friday  izeneko kontsumoa sustatzeko ohitura honen historia, nahitaez, maiz entzuten dugu. Termino hau Filadelfian sortu zen 1960ko hamarkadaren hasieran. Herritar asko, esker emate eguna familiarekin pasatu ostean, etxera itzultzen ziren ostiralean, eta beste asko Gabonetako erosketak egiten hasten ziren egun horretan. Ondorioz, trafiko arazo larriak sortzen ziren Filadelfiako hirigunean eta bertako polizia Black Friday izena erabiltzen hasi zen. Hurrengo hamarkadaren terminoa AEB osoan zabaldua zegoen eta saltokiek beherapen eta ordutegi bereziak eskaintzen zituzten.

Guk berriz, Ameriketako ohitura hau izen eta guzti etxekotu dugu. Denda inguruak kartel deigarriz beteta daude. Kalean ez eze, gure ordenagailuetan zein telefonoetan ere hainbat mezu ari gara jasotzen egun hauetan. Azkenean eskaintza uholde hau oka egiteko gogoa eragitera heltzen da. Zertarako behar ote ditugu eskaintzen dizkiguten jenero guzti horiek?

Gainbegirada baten, gure herrian, Emakumeengako indarkeriaren aurkako kartelak baino ugariagoak eta deigarriagoa dira kontsumora deitzen diguten keinuak. Esango nuke, jende asko arduratuago dagoela zer erosiko duen pentsatzen,  inguruan gertatzen den indarkeriaz baino.

Edozelan be, 1960ko azaroaren 25ean Dominikar Errepublikako Rafael Leonidas Trujillo diktadoreak, bere erregimenaren aurkako ekintzaileak izateagatik, Mirabal ahizpak hiltzea agindu zuenetik, urtero egiten da Emakumeen aurkako Indarkeria desagerrarazteko Nazioarteko Eguna.  Dominikar Errepublikak proposatu eta beste hirurogei herrialdek babestua. Hain zuzen Black Friday egiten den sasoi beretik.

Aurrekari horiek kontuan izanik,  gurean Bariku Baltzaren ostean, zapatu Morea ere izango dugu. Aurtengo lema HARTU ARDURA, EZ IZAN MATXISTEN KONPLIZE. Bete ditzagun bada kaleak gure aldarriez. Gizarte parebideagoa bat lortzeko ametsa ez diezagula inongo haize zakarrak airean eraman.

 

Marisa Barrena psikopedagogoa da

Artículos: 167
1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (4 votos, media: 4,50 sobre 5)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

1 Comentario

  1. Brian

    Eta igandean “la vie en rose”, astelehenean “manadaren” epaiketa eta ostegunean Ander Deuna Zaldibarko jaiak. Egunero dago ospatzeko gauzaren bat.

    Deja una Respuesta

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados