Banner en desktop Banner en moviles
EH Bildu
Maristak Durango
San Agustin Kultur Gunea Durango
Amorebieta-Etxanoko Udala

Baldorba

Nor ez da emozionatzen Benitoren Baldorba doinua entzutean? Nor ez du hunkitzen Juan Antonio Urbeltzek Baldorbari eskainitako poema sakonak?

Oi Baldorba!
esazu nor zen bidetik
baztertu zintuen madarikatua!

Zure irriño erromanikoa
erdi izoztu eta leloturik
utzi zuen madarikatuaren
izena nahi dut.

 

Ez dakigu nor izan zen Baldorba bidetik baztertu zuen madarikatua. Baina Baldorba ez dugu bidetik oso urrun. Baldorba (Valle de Orba), euskaraz ORBAIBAR,Nafarroako Erdialdean dago, Iruñetik oso hurbil. Ibar lasaia da, eta erromanikoaren harribitxiz inguraturik dago, esateko baterako: Iratxetako garaia, Orisoaingo kripta, Olletako eliza, Katalaingo Kristo Santua baselizak edota San Pedro de Etxano eliza.

Aitortu behar dut, azken honi buruz Ander Izagirreri irakurri nion “Un templo románico dedicado a la parranda” http://www.yorokobu.es/san-pedro-de-etxano/ artikuluak interes berezia sortu zidala. Egia esan, Anderrek adierazi bezala, irudiak ezohikoak dira Etxanon, parranda gogorarazten dute eta zorionez, aintzakoak izan arren, egoera onean aurkitzen dira. Bertara irrada bat egitea nahikoa da “irriño erromanikoa” sentitzeko eta Baldorbaz maitemintzeko.

Erromanikoaz gain Orbaibarren gauza ugari aurki daitezke. Ikuspegi panoramikoak gogoko izanez gero, Gerindako parke eolikora igo, eta zaharberritu duten antzinako haize errota ikus daiteke, 90eko hamarkadaren bukaeran eraikitako egungo errota izugarriak ondoan dituena.

Historiaren joan-etorriak ere antzematen dira Orbaibarren, bertatik bi erromatar galtzada garrantzitsu igarotzen ziren, bata iparraldetik hegoaldera eta bestea ekialdetik mendebaldera. Bigarren hau, Erdi Aroan, Done Jakue bideko adar bihurtu zen.

Euskara izan zen herri hauetako hizkuntza XIX. mendearen hasiera arte. Gaur egun, Nafarroako gobernuak 1986an onartutako Euskararen Foru Legearen arabera Orbaibar eremu ez-euskalduneko gunea da, hori dela eta, hizkuntza ofizial bakarra gaztelania da, halere, euskara bizirik dago. Tafallako ikastolan ikasten dute euskara hango zenbait umek.

Laburbilduz, Orbaibar edo Baldorban badago zer ikusia eta zer ikasia. Paraje zoragarria iruditu zaigu. Erromaniko zaleentzat zein erromantikoentzat eskapada bat egiteko leku aproposa. Bertakoek esan digutenez berriz, udako solstizioari ongi etorria egiteko San Pedro de Etxanon egiten duten jaiak ez du parekorik. Horren lekuko, hona hemen youtuben aurkitu dudan bideoa:

Udako solstizioa San Pedro de Etxano

Portada de Etxano (Foto: Javier Intxusta)
Portada de Etxano (Foto: Javier Intxusta)

Marisa Barrena psikopedagogoa da

Artículos: 167
1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (5 votos, media: 4,80 sobre 5)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

2 Comentarios

  1. Gerardo

    Oso artikulu interesgarria, eskualde hori ezagutzea merezi du, eta ezagutzen ez dutenentzat hona hemen deskripzio ederra!

    Deja una Respuesta

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados