Banner en desktop Banner en moviles
Garaiko Udala
Maristak Durango
San Agustin Kultur Gunea Durango
Amorebieta-Etxanoko Udala

Atsolorra. Jaiotza erritua

Atsolorra. Ezagutu berri dudan berba eta erritua. Hasieran berba arraroa eta gogorra. Informazioa jaso ahala ostera,  bigarren aldiz amama izatear nagoen honetan, interesgarria iruditu eta zuekin konpartitzea pentsatu dut.

Euskaldunen jaiotza erritua zen atsolorra. Andre bat erditzear zegoenean, auzoko umerik gabeko emakumeak haren etxera joaten ziren: erditzea prestatzera eta etxeko lanetan laguntzera. Erditu ostean ere etxean gelditzen ziren, ama eta umea apur bat indartu arte. Ama berria bizkortutakoan, auzoko emakume guztiak haren etxean batu eta, bakoitzak eramandako janari eta edariekin, jai bat egiten zuten. Arratsalde pasa, emakumeak elkartuta, haurra auzoan aurkezteko modua zen. Auzolanean, jai giroan, elkartzen ziren emakumeak eta, umea aurrera ateratzen laguntzeko konpromisoa adierazten zioten amari. Atsolorra esaten zitzaion antolatzen zen erritualari.

Dirudienez, milaka urtetan jagon zen erritu hau. Horrela bada,  XVI. mendera arte arazorik gabe iraun zuen, harik eta elizak bataioa inposatu eta  murrizten joan zen arte. Halere, zenbait herritan luzaroan mantendu zen usadioa. Batez ere,  baserri giroan jarraitu zuten atsolorra antolatzen.

Gaur egun, egon badago jaiotzaren erritu honek zentzua duela uste duenik. Zenbait herritan hasi dira usadioa berreskuratzen. Esate baterako,  Hernaniko Ereñotzun  2012ko udaberrian egin zuten XXI. mendeko lehen atsolor modernizatua, 2011n jaiotako haurren senideekin. Kide berriei onespena eta gurasoei babesa emateko balio izan zuen, baita jakintza eta oroitzapenak transmititzeko ere. Harrezkero urtero egin dute.

Beste hainbat herritan ere hasi dira atsolorra antolatzen; Oñatin, Urduñan, Bergaran, Antzuolan edo Oiartzunen. Gure inguruan ere ez legoke txarto jaioberriei ongietorria emateko atsolorra antolatzea, nik uste. Ereduak behintzat hurbil ditugu.

Marisa Barrena psikopedagogoa da

Artículos: 167
1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (2 votos, media: 5,00 sobre 5)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

2 Comentarios

  1. Marisa

    Egia esan “atso” hitzak ez dauka izen onegia gure artean, baina Argia astekarian irakurri dudan azalpena argigarria gertatu zait niri. Hemen doa. Ea zer deritzozun.

    Atso hitzak duen karga elizaren lana dela azaldu du Basterretxeak: “Gure kulturan emakume heldua, atsoa, adineko emakumea jakintsua zen. Aurreko belaunaldien jakinduria jaso duelako. Elizak emakumearen kontra egin zuen, kultura hori ezabatu eta bere kultura inposatzeko. Atsoa, emakume jakintsua akabatu egin behar zen. Sorgina akabatu egin behar zen. Hortik dator gutxiespena bai sorgin eta atsoekiko, eta 500 urtetan oso sartu zaigu buruan. 500 urteotan emakumeen kontra egin den historia oso gogorra daukagu. Guk gure kultura galtzeko egin zuten, ezabatzeko”.

    Honaino nik aurkitu dudana Jakingura.

    Deja una Respuesta
  2. jakingura

    Baina atso? zer da atso? Zergatik atso?

    Deja una Respuesta

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados