Banner en desktop Banner en moviles
EH Bildu
San Agustin Kultur Gunea Durango
Amorebieta-Etxanoko Udala
Maristak Durango

Atsegin izatea

Goizean goiz esnatzen banaiz eta eguzkia zeruan ikusten badut, eguna alaitu egiten zait eta energia positiboz lan egiten dut. Argiak guztiz baldintzaten nau nire izaeran. Dena begi onez ikusten dut eta pozik nago. Une horietan, nire buruari galdetzen diot, hain zaila ote da ???aupa??? esatea, ???mesedez??? eskatzea edo barre bat botatzea, aurpegi luzea jarri beharrean. Egia esan, portaera atseginak gero eta gutxiago sumatzen ditut. Ez dakit zein ote den arrazoia baina ziur nago, bizi dugun egoera ekonomikoak guztiz baldintzatzen gaituela.

Urteak aurrera joan ahala, konturatzen naiz gure bizitzan zer garrantzi handia duen atsegin izateak. Bizitzaren alde onak ikustea egoera latzeei aurre egiteko. Gaixotasuna larri bat baduzu jarrera positiboaren garrantzia, lagun baten heriotzaren aurrean zein lan barik geratu bazara. Baina komunikabideetako albisteei erreparatuz gero, gatazkak amorru-giroan jartzen gaitu.

Umetan gurasoek esaten ziguten, trena hartuz gero, jende nagusiari jarlekua utzi behar zaio edo haurdun denari, ???eutsi jesarlekua??? adierazten ziguten. ???Egun on???, ???ondo izan???, ???eskerrik asko???, ???kafea, mesedez??? eta horrelakoak esan hehar direla gogoratzen zizkiguten. Gaur egun berriz, eta izan dudan esperientziagatik, bizikletarekin edo txupetearekin joz gero, hor konpon!

Baina  badago beste kontu bat eta azken urteetan sumatu dudana. Gaur egungo gizartea txirotzen doa. Etengabe. Krisiak daukan eraginik zorrotzena hori da: soldatak gutxiagotu, gero eta jende gehiago euren pisuetatik botatzen, langileak kalera bidali???eta gutxi batzuk, hori bai, aberasten. Guzti horri gehitu behar zaio, gaur banketxe batean ikusi dudana.

Hirurogeita hamarren bat urteren bueltan ibiliko den agure bat banketxeko mostradorean. Ez baitu ondo entzuten eta beste aldeko neskak ere entzumen kaskarra duenez, denok entzun dugu esandakoa. Agurea lokal txiki baten jabe da, hilero hirurehun euro ordaintzen zizkioten alokairuarengatik, horri esker berdintzen zuen hila, oso pentsio txikia baitu, eta emaztea, gaixo. Faktura baten kobrantza atzeratzea eskatzen ari zaio neskari, hilabeteak baitira ez diotela alokairua ordaindu. Bulegariak esan dio, berak ezin duela ezer egin. Han geunden berezoek hasieran eszena irribarrez hartu badugu ere, pizkanaka-pizkanaka tamalgarria iruditu zaigu.

Bulegariak ezin duela ezer egin esan dio. Zer gertatuko zaio?  Bere lokal txiki hori galdu eta banketxearen esku utzi beharko du? Lotsagarria!!! Mota horretako kontuekin zaila izaten da irribarretsu egotea baina???

Idoia Azkorbebeitia kazetaria da

Artículos: 141
1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados