Banner en desktop Banner en moviles
Garaiko Udala
Maristak Durango
San Agustin Kultur Gunea Durango
Amorebieta-Etxanoko Udala

Aspaldiko ametsa

Aspaldiko lagun batek esanda, mota eta adin ezberdinetako jendea biltzen den toki magiko horietako batera joan nintzen lehenengoz. Gazteetan izan dudan ametsa egia bihurtu da. Bai, aurten Disney Parisera joan naiz nire familiarekin. Gainera, aurtengoa  ospakizun berezia izan da, 20 urte bete ditu. Bidaia egiterakoan eta hegazkina hartu beharrean, autoz joatea erabaki genuen, merkeagoa delako. Bidaian euro batzuk aurreztuko genituela gero, han bertan gastatzeko. Ze demondre!

Gaueko hamarretan irten ginen Donostiaruntz. Autopista hartu eta dena zuzen Parisera heldu arte. Trafiko gutxi, apenas kamio batzuk errepideetako bazterretan. Hori bai, etxeko txanpon guztiak hartu behar izan genituen Frantziako autopistak ordaintzeko. Txanponak bota eta bota. Gure aspaldiko ametsa zenez, berdin zitzaigun. Autoan, ni ez naiz lokartzen baina bidai horretan, agian gauaz egin genuelako edo ez dakit zergatik… nire begietan adreiluak jarri zizkidatela pentsatu nuen eta zass lo hartu nuen.

Hamar ordu autoan pasatu ondoren mundu magiko horretara heldu ginen. Hotelean sartu, eta berrogeitik gora lagun, hainbat mahaitan banatuta, maletakin, hoteleko langileen azalpenak arretaz entzuten ari ziren. Lehenik eta behin, Bonjour madame eta sakelakoa itzali, eta berokian gorde nuen. Jakina, halakoetan telefonoak itzali behar direla ikasia dugu-eta aspaldian. Hoteleko langileak ez zekien gazteleraz ezta ingelesez baina keinuen bidez dena ulertzea lortu genuen.

Halako batean, maletak hotelean utzi eta Disneylandiarako bidea hartu genuen. Bertaratzeko autobusak irtetzen dira orduerdiro eta hori egin genuen. Autobusa hartu eta han azaldu ginen. Parkera sartzeko txartelak hartu eta denbora galdu barik, bertaratu ginen. Aurretik, hiru egun magikoak…

Nire haurtzaroan irakurtzen nituen ipuin bateko pertsonai bat bezala sentitzen nintzen. Dena magikoa zen eta han zeuden, Mickey Mouse, ahate bat, ???House of mouse???-n lan egiten duena eta bere lagunik onena arratoi bat, Walt Disney-ren ???Bambi???, Edurne zuri, Peter Pan, Pinocho???han zeuden guztiak hiri handi horretan. Hiri erraldoian zeuden, eta han bertan baita ere, kontsumismorako prestaturiko industria eta turismoa, aberatsenek bakarrik eskura dezaketen merkantzia guztia. Dena oso garestia da!

Kafe madarikatu batek lau euro balio du eta garagardoak zortzi. Ai ene! Ahal gutxiagoak dituztenak, xumeak, prekaritatean sartuak direnak ezin izango dira bertaratu. Ezinezkoa da. Gero esango dute diruak ez duela poztasuna ekartzen. Kasu hauetan, baietz esango nuke.

Idoia Azkorbebeitia kazetaria da

Artículos: 141
1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados