Banner en desktop Banner en moviles
Garaiko Udala
Maristak Durango
San Agustin Kultur Gunea Durango
Amorebieta-Etxanoko Udala

Arduraz jokatu

Harrituta geratu naiz batzuen portaerataz. Gauza bat da txakurraren korotsak ez batzea eta bestea, komunitate bateko igogailuan piza egitea eta ugazabak ez garbitzea. Horrekin ez dut justifikatu nahi txakurraren kakak batu barik uzten dituzten jabeen portaera baina igogailuan egitea eta ez batzea… Non dago gure portaera zibikoa? Txakurrek beren gorozkiekin herriko espaloi, bide, parke edo gainerako berdeguneak ez zikintzeko erantzunkizuna beraien jabeek dute. Beraz, txakurrei beren eginbeharrak etxean edo horretarako jarritako tokietan egiten erakutsi behar zaie.

Aste honetan, nire gurasoen etxera joan nintzen eta bostgarren pisura igotzeko igogailua hartzea erabaki nuen. Ez ditut igogailuak gogoko eta horrexegatik, sarritan eskilarak oinez igotzen ditut. Eskilarak igotzerakoan kaloriak erretzen dira eta era berean, kirola egitea ona denez, ba… aprobetxatu egiten dut. Egun horretan nekatuta nengoen, aurreko egunean, San Mamesen AC/DC talde australiarrak eskeintako kontzertu bikaina ikustera joan nintzelako. Bikaina! Nire eskeletoa oso nekatuta zegoen eta tira, igogailua hartu nuen eta han nire harridura. Arnasa hartzerakoan, lexia usaina eta paper zuri bat zintzilik. Paperean esaten zen, txakurrak igogailu barruan piza egitea debekatuta dago. Hasieran ez nuen ondo ulertu. Zer esan nahi du? Txakurrek igogailu barruan piza egin dezaketela? Ez. Badirudi, txakur batek igogailu barruan piza egin eta gero, bere jabeak ez zuela garbitu. Zikin hori!

Kontzientziarako martxan jartzen diren kanpaina erraldoietan esaten da, gero eta kontzientzia handiagoa dugu, gure txakurren korotsak batzeko eta bete behar dituen eginbeharrak aurrera eramateko. Sarritan ikusten ditut, poltsan daramaten papera ateratzen eta garbitu ondoren, paperontzietara botatzen baina ez ordea, txakurra arriskugarriak izateagatik bide eta leku publikoetan derrigorrezkoa den muturrekoa jarrita edukitzea edo eramatea. Guzti hau arautzeko arautegia bat indarrean dago eta ziur nago, isun larriak heltzen zaizkigunean  kontzientziatzen hasiko garela baina bitartean, albora begiratu eta kitto!

Udako oporraldian, animaliak abandonatzeko joera eta herriko jaietan oilar borrokak antolatzen direnez, animaliaren bat duenak osasunezko baldintza egokietan eduki behar dela gogoratu beharra dago.

Indarrean dagoen arautegiak animali arriskugarriak edukitzeko baldintza bereziak ere zeintzuk diren gogoratzen ditu. Besteak beste, gaitasun psikologikoko ziurtagiria eta animaliak hirugarren bati egin diezazkiokeen kalte-galerei aurre egiteko erantzunkizun zibileko asegurua formalizatu dela egiaztatuko duen agiria  izatea baina badirudi gutxi batzuk betetzen dutela. Honekin esan nahi dut, txakurra edukitzea nahi duenak baldintza egokietan eduki behar duela.

 

Idoia Azkorbebeitia kazetaria da

Artículos: 141
1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados