Banner en desktop Banner en moviles
FP Zornotza
Maristak Durango
San Agustin Kultur Gunea Durango
Amorebieta-Etxanoko Udala

Amona

Nire herriko amona maitagarria hark bizitza osoa zeraman bere senarraren alboan. 55 urte ezkonduta, lau seme-alabak, baserrian eta etxean lanean, bata bestearentzat eginak ziren. Zahartzoaren poderioz, burua galdu zuen eta bere senarra gaixoak maitasun handia ematen zion baina amonak ez zekien nor zen. Bere senarrarekin konpartitutako guztia ez zuen gogoratzen ezta  bere hilobekin hainbat aldiz, jolastu, haserretu, barre egin eta bizi izandako oroitzapenak.  Ufa, amona burua galtzen hasia zen, baina bizirik zegoen, bizi-bizirik.  

Bizitza luzearen oroitzapenak gogoratu eta kontatu beharrean, dena ahaztu egiten da eta larogei  urterekin umetxo bat izango balitz bezala portatzen da. Ene, ama! Larogei urterekin umetxo bat.  Tristea da baina zer egingo diogu…ba…. aurre egin behar zaio. Maila sozial guztietako pertsonei, pobreei zein aberatsei eta anonimoei zein ospetsuei eragiten dien gaitza da.

Alzheimerraren gaixotasunari buruz  ezer gutxi dakigu. Gure senitartekoren batek edota lagunaren amonak zein aitonak badu, ohartarazten gara zer nolako gaixotasuna den eta zer nolako ondorioak dituen.

Hona hemen, Pasqual Maragall, Kataluniako Generalitateko presidente ohia eta Bartzelonako alkate ohiaren kasua. Bere istorioetaz eta bera bezala gaur egun jasotzen duten milaka pertsonen istorioetaz egindako dokumentala prestatu du Carles Bosch zuzendari katalanak. Lan honetan Alzheimerraren aurkako borroka erakusten da. Bi urtez jarraitu ditu zuzendariak Maragall eta bere familia eguneroko bizitzan: neurologoarengana eginiko bisitak, familia-bizitza etxean eta Alzheimerra ikertzeko Pasqual Maragall Fundazioaren bilerak. Pasqual Maragall ospetsuaren bizitza, beste milaka pertsonena izango da.

Dokumentala ikusteko aukera izan dutenak hunkituta geratu dira. Sentikorra izateaz aparte, gaitz honen egoera errealak isladatzen ditu eta era berean, jendearengana hurbiltzea lortu du. Beraz eta ondorioz, ospetsua izateak  bere garrantzia du.  Jende guztiarengana hurbiltzeaz gain,  gaitza dutenei eta baita ere senitarekoei elkartasuna adierazteko eta ikerketa sakona egiteko. Ia, belaunaldi bat edo bitan posiblea izango den  gaixotasuna desagertuta izatea.

Nahiz eta gaitz honek denei eragin, pertsonai ospetsua izateak bere balioa du. Aprobetxa dezagun balio hori gaitza desagertarazteko beharrezkoa den ikerketa lanaren kostuari aurre egiteko eta ia behingoz, desagertzen den gure bizitzatik.

Idoia Azkorbebeitia kazetaria da

Artículos: 141
1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados