Banner en desktop Banner en moviles
FP Zornotza
Maristak Durango
San Agustin Kultur Gunea Durango
Amorebieta-Etxanoko Udala

Alluz eta Alluitz

Askotan, aspaldi honetan, irakurtzen dugu Alluitz. Ez dakit, nondik eta nork zabaldu duen forma hori.

Abadiñoren sei auzo historiko edo kofradia baten izan naiz oraintsu, Sagastan, hain zuzen gazta erosten eta inork ez zuen, berez, Alluitz esaten, baizik eta ALLUZ, alegia, gaztelaniaz “peña larga” izango litzatekena. Palentziako Iparraldean ere omen dago “Peña Larga” izeneko mendi bat. Bizkaierazko (h)atx eta luz(e)renoronimo – mendi izen – bat litzateke. Begiratu mendi horri eta haitz luze bat atzematenda.

Nire adiskide eta mendizale porrokatua den Patxi Galekdauka ALLUZ dela. Eta ez dut uste Euskal Herrian dagoenik hain ikerle trebeagorik oronimia kontuetan. Euskaltzaindiako Onomastika Batzordeko kidea ere bada. Beraz, desterra dezagun Alluitz toponimo faltsu hori, Durangaldeko toponimia, kale izen eta enpauetatik eta erabil ALLUZ, benetako izen jatorra.

Beste izen batzuk ere oker hedatuak daude, norbaitek ikerketa askorik gabe ezagutzen ditugunak. Adibidez, “Urkiolamendi” izenekoa, Abadiñoko udal artxiboan aurki daiteke benetako izen jatorra URKIOLAGIRRE, hain zuzen. Esangura gardenekoa, hala, fede!

Alluzen ondoan dagoena “Aitz-txiki” deitu dute euskararen konposaketa moduren berri asko jakin barik. ASTXIKI dela esango genuke.

Barregarria da, besterik ez esatearren, Berriz udalaren herri basoa den mendiari “La teta del Oiz” deitzearena. Jandolamendi da bere izena, oraindik berriztar eta garaitar askok, hala ezagutzen dutena. “Egiluze, JANDOLAMENDI eta Dolarkiaga” moduan XX. mendearen hasieran Diputazioak Bizkaiko Mendi Katalogoan hala agertzen da. Hiru mendi elkarren ondoan hala finkatua.

Gaurkoz, besterik ez. Badugu zer konpondu, gure eskualdean bertan!

Beste batzuk Euskaltzaindiarekin lotuko nauzue. 1966tik euskaltzain urgazle, 1969tik idazkariorde eta kudeatzaile, eta 2003tik euskaltzain oso

Artículos: 12
1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

1 Comentario

  1. Durangar

    Eskerrik asko Jose Luis zure azalpen hauengatik, ea sarriago idazten dozun.

    Deja una Respuesta

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados