Banner en desktop Banner en moviles
FP Zornotza
Maristak Durango
San Agustin Kultur Gunea Durango
Amorebieta-Etxanoko Udala

Alkoholaren eguna

Lortu dozue. Zornotzako Gazteak elkartetik asteburuan Gazte Eguna antolatu eta ospatu dozue. Pertsona asko hurbildu dira zuen jaira, beraz pozik egongo zarie. Suposatzen dot, orain jaia pasata gogoeta batzuk egingo dozuezala hobetzeko eta hona hemen post honetan nire burutik azken egunetan bueltaka ibili diren ideia batzuk, erabilgarriak izango direlakoan.

Zeintzuk dira Zornotzako Gazteak antolatu dauan Gazte Egunaren helburuak? Gazteei herrian presentzia eman? Gazteei interesatzen jakiezan gaiak aurkeztu eta arazoen aurrean soluzioak aldarrikatu? Gazteei adierazteko espazio bat eskaini? Aisialdi eskaintza alternatibo bat sortu? Kontuz! Helburuak honek edo beste batzuk izanda, difuminatu egin dozuez.

Hau izan da Zornotzako Gazte Eguneko egitaraua: Poteoa, bazkaria, poteoa, eta Kontzertuak. Egitarauaren %50a zuzenean edatea da, alkohola seguruenik. Beste %50an ere alkoholaren presentzia garrantzitsua da. Bazkalostean lagunekin, jai giroan, egiten den bazkari baten kopatxo bat hartzea normala da, eta kontzertuetan ez gara egarria pasatzen egongo… Laburbilduz, eta txapa filosofikorik ez botatzeko, ez dira lar bi poteo lau ekintzako egitarau baten? Eta beharrezkoa zan poteoa hitza erabiltzea edatea garrantzitsuena bezala aurkeztuz?

Egia da, ikastoleen elkarteko jaietan (ibilaldi, kilometroak…) sortzen den giroa antzekoa dala, herri desberdinetako jaietan txosnaguneetako giroa hori dala, baina horretarako baino ez gara kapazak? Izenburu bezala Poteo sortzaile barik ezin dogu adibidez Proposamen artistikoak tabernatan idatzi? Horrela, gure egitarauan garrantzia proposamen sortzaile horiei ematen deutsiegu eta ez edateari. Erabiltzen diren hitzak askotan gure helburuetaz hitz egiten dabe, eta edan gura dauanak beti izango dau edateko aitzakia, ez dau gure bultzadarik behar eta bultzada hori 18 urtetik beherako gazte bateri ez emateko arduratsuak izan behar gara.

Alkohola eta Gazte Eguna alkartzeko azken komunikazio tresna izugarria, Zornotzako Gazteaken edalontziak egitea izan da. Beste alde batetik, hainbeste bider poteo hitza erabilita guztiz beharrezkoak ingurumena zaintzeko… Alkartean ideia onak dagoz (seguru nago), baina modu asanblearioan antolatzen diren ekintza gehienetan bezala, lotsatiak edo alkartearen ustezko pentsamendu zuzena jarraitzen ez dabenak ez dabe euren ideiak aurkezten. Kontuz ibili behar gara orduan, ideia guztiak bardin hartzeko eta ideia bera baloratzeko eta ez ematen dauan pertsonari. Aniztasuna asanblada-batzar horietan beharrezkoa da, aspergarriak, originaltasunik gabekoak, eta batez ere guztiontzako ez diran ekitaldiak  ez antolatzeko. Beldurrak galtzeko eta herriko gazteen aniztasuna gure mezuetan eta gure ekitaldietan benetan isladatzeko, alkarteak hori helburutzat badau behintzat.

Dena den, lehenengo aldia izan da, eta etorkizunerako hobetzeko nahia dagoela jakin badakit. Orain, nireak eta beste leku batzuetatik jasoko dozuezan kritikak eta gomendioak entzun beharko dozuez, erabilgarriak direla pentsatzen badozue hartu, bestela baztertu. Izan ere, laguntzeko egon garela eta gagozala badakizue.

Técnico de la Oficina de Información Juvenil de Amorebieta.

Artículos: 13
1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

0 Comentarios

  1. Zornotzar bat (beste bat)

    Lehenik eta behin, David, sekulako errespetu falta iruditzen zait zure artikulua. Bai, errespetu falta, asterik aste Zornotzako gazteriaren alde lanean aritzen diren gazteekiko, eta haiek antolatutako ekintzetan parte hartu dutenekiko. Gazte egunean parte hartu zuten gazte kopurua ikusita, kontu handiagoz aukeratu behar zenituzke zure hitzak.

    Nolanahi ere, oso erraza da gazte eguna pasatu ondoren, publikoki, tribuna batera igo eta bertatik esan dituzunak esatea. Kritika egitea zilegi da, noski, baina zuk erabilitako tonua egun jakin baten inguruko kritika hutsetik haratago doala iruditzen zait.

    Beste alde batetik, ez zait onargarria iruditzen kolektibo horrek egiten duen lan guztia egun bakar bateko jaiarekin nahastea. Publikoki alkoholiko moduan jarrita ezerezetik sortu zen talde batek beste arlo askotan egiten den lana gutxiesten ari zara. Eta badakizu.

    Horrez gain, zer pentsatua eman beharko lizueke horrelako talde baten arrakasta. Ametx eta Zornotzako Gazteek eskaintzen duten aisialdi ereduaren inguruan hausnartzea ez litzaizuke gaizki etorriko. Zuena, nire uste apalean, kontsumismo hutsean oinarritutakoa da, telebista bidez burua usteltzen diguten ereduen kopia bat. Eta kopia eskasa, gainera.

    Horiek dira nahi dituzun gazteak: playstationa eta gran hermano buruan baino ez dituztenak? Baliteke. Nik, ordea, oso argi daukat ezetz. Eta horregatik, nik konpartitzen dudan aisialdi eta jendarte ereduaren alde lan egiten dutenen ondoan izango naiz.

    Hortaz, eskerrik asko zuen lanagatik Zornotzako Gazteak. Eutsi eta segi herriari kolorea ematen!

    Deja una Respuesta
  2. beti gazte

    Dudak dekuaz artikuluan kaleratutakoa ondo pentsau ta gero idatzi dozun edo ez, baia argi dau eindako komentarioen ondorioz zornotzako gazteen arten asko galdu dozula. Argi dau zuk lantzen dozun lan esparrue eta zornotzako gazteena ez dala bardine. Alde batetik autogentioan oinarritzen dan talde bat dau, non partaide guztiek berdinek diren eta beraien aportaziñoak oso garratzitsuek dien zornotzari eta bertako gazterieri bizitazune emoteko. Eta bestetik udaletxearen laguntzagaz lan eiten deuen talde bat dau, non bertako LANGILEAK ez daben kalera begira ezer aportatzen, bakarrik bertara joaten diren ume eta gazteak entretenidute mantentzea playstation eta internetagaz.
    Ez dot zuen lana gutxietzi nahi baia uste dot zure komentarioak zornotzako gazteakek izan deuen arrakastaren ondorio direla, zuk ez bezala zornotzarrentzta oso garrantzitsua bilakatu dan gune bat sortu dabelako.
    Eta bukatzeko pentsau beharko zendun aber playstation lehiaketa batek, gran hermano batek, mangamore baten etabar, zer aportatzen dozkun zornotzako gazteei eta gehien bat 18 urtetik gorako gazteei.

    GAZTE EGUNE ANTOLATU DOZUEN GUZTIORI ESKERRIK ASKO ETA JARRAITU LANEAN, ZORNOTZARRENTZAT OSO GARRANTZITSUEK ZARIE TA!

    Deja una Respuesta
  3. gazterie

    Itxi deiguzen gauzek argi, herri honetan zornotzako gaztean esfortsuegaitik ez bada zer dekogu 18 urtetik gorako gazteek ? Mangamore, rol jokuek, play station, wii ?¿?
    Galdetu dozue nonoz herriko gazteei ia zer gure daurien ein aisialdian…? pos ba ser k no!

    Zer da hobeagoa kontsumo kultura bat eta teknologoen menpekotasuna sustazea, poteoa baino?

    Hori besterik ez, bertan egon ginenak badakigu zelan pasau gindun eta uste dot asteburu honetan berdin pasetako aukera izango bagenu bardine ingo giñule.

    Deja una Respuesta
  4. ZORNOTZAR BAT

    Alkoholaren eguna: ???Lortu dozue. Zornotzako Gazteak elkartetik asteburuan Gazte Eguna antolatu eta ospatu dozue. Pertsona asko hurbildu dira zuen jaira, beraz pozik egongo zarie.???
    Horrela hasi duzu iritzi artikulua. Xelebrea izenburua eta oraindik xelebreagoa segidan datorren guztia. Ez zen zuzenagoa izango ??? Lortu dugu??? beraz pozik egon behar gara????
    Ametxen daukazun kargua ikusita eta gazteekin hartu-emonean ibiltzen den langilea eta gaztea izanda, gazte egunak izandako arrakastaren parte sentitu behar zinateke. Zure hitzek ordea, kontrakoa adierazten dute.
    Mingarria izan behar da, arrakastatsua suertatu den ekimen baten protagonista zuzena ez izatea, are eta gehiago ekimen horren parte izateko gonbite zabala izan eta gero. Ez baitugu ahaztu behar ???Zornotzako Gazteak??? ezer ezetik sortu zela, jende eta helburu anitzekin. Gainera modu apolítiko batean bideratu izan da hasieratik, ideología desberdineko jendea elkartuz, gazteon eskubideak eta bizimodu alternatibo baten harira. Hori izan daiteke polítika kutsua duen kontu bakarra, Gazte polítika desberdin bat alegia.
    Antza, helburu hauen lorpena Ametx eta Udaletxearen helburuekin ez dira bateragarriak. Pena bat da autogestionatze bidean dagoen gazte talde batek izatea protagonismoa eta ez orain arte aldizkarien azalak bete dituztenek. Nork egin izan du politika aitzinean? Baina hau beste eztabaida bat da eta ez naiz honetan murgilduko.
    Paperean idatzitakoa, paperean geratzen da, Martxoaren 9an bizitakoa ordea, guztion gogoan. Behintzat egun osoko ekintzetan parte hartu genuenon gogoan.
    Nik ekintza guztietan, bai bazkari, bai kontzertu, eta bai zuk lan kontuengatik galdu zenituen ekintzetan hartu nuen parte. Baita poteoan ere. Bi poteoetan. Badakizu zergatik? NIK NAHI IZAN NUELAKO! Inor ez dago behartuta ekintza guztietan parte hartzera, Franco aspalditxo joan zen eta nolabaiteko ???askatasuna??? badugu gazteok nahi duguna egiteko. Ametxek ere gazteontzako ekintza ugari antolatu izan ditu, baina motibo desberdinengatik ez naute erakarri. Adierazgarri da ere, hain kritikatutako Poteo batek edo kasu honetan bik, zuen ekintzek baino oihartzun eta harrera hobea eduki izana . Gertatzen ari denaren inguruan Egoeraren irakurketa bat egitea ondo letorkizuke zuri ere. (Hona hemen kritika konstruktibo bat).
    Larregi luzatzen ari naizenez, zure beste aipamen batekin amaitu gura nuke ???Izenburu bezala Poteo sortzaile barik ezin dogu adibidez Proposamen artistikoak tabernatan idatzi?.
    Ez ahal zen posible artikuluan idatzitakoa, hau da, izen egokiagoak jartzearen ideia behar den lekuan eta momentuan proposatu izana eta ez Gazte Eguna eta gero.
    Ez dugu ahaztu behar egitaraua Martxoak 9 baino askoz lehenago zabaltzen hasi zela ( sare sozialak, kartelak???.) eta Ametx Gazteriako langile bat horretaz jakitun egotea gutxienekoa iruditzen zait. Hau dela eta ulertuko duzu zure kritika konstruktiboak edo oportunistak diren zalantzan jartzea.
    Asambladetan EZ eta gazte egunean BAI parte hartu zuen,
    Zornotzar bat.

    Deja una Respuesta
  5. HERRITARRA

    Egin dozuna oso motza David Murillo. Soberan badakizu zergaitik idatzi dozun artikulu hori. Ez naz sartuko erantzun bat emotera, alferrik da ta. Ez dot ulertzen ze asmorekin idatzi dozun. Kritikablea dan eta ikuspuntu desberdin bat eukin ahal deuen aspektu bat kritikatu dozu Zornotzako Gazteak zapaltzeko.
    Que poco elegante eres

    Deja una Respuesta
  6. David Murillo

    Aupa gazte gara gazte,
    Orokorrean eta funtsezko mezuan, hau da gazteak elkartze horretan, zurekin bat nator, ez da lan txikia eta giroa polita izan zen herrian. Baina artikuluaren gai konkretoaren inguruan, beharbada esaten duzun moduan,
    “Proposamen sortzaileak tabernetatik” esatea errealitatea desitxuratzea izan al da baina Alkoholik gabeko poteoa aurkeztea antzeko zerbait. Eta errealitatean murgildu behar bagara (argi utzi gura dot Zornotzako gazteak eta Ametx gazteria ez direla antagonikoak, guztiz konpatibleak baizik) hurrengo baten, ez erabili udaleko gazteria zerbitzuen aniztasun falta kritikatzeko (perfektuak ez gara) zerbitzu horietan euren ikuskizunak, ezagutu, prestatu eta lehenengo aldiz publiko aurrean aurkeztu dituzten gazteek, izan ere,Gazte egunean beatbox,grafittiak eta break egin, bertsoak bota eta dantza egiten zuten guztiak, Ametx gazteriako programetan, ezagutu eta ikasi dute hori egiten edo aurkeztu dute ikuskizunetan, edo prestatu izan dute gazteriako lokaletan. Kontzertuetako taldeak ere Ametx gazteriako programetan egondakoak ziren batzuk, Ametx gazteriako lokaletan ensaiatzen dute beste batzuk. Beraz, aniztasuna Zornotzan bazegoen aurretik ere. Orain beharbada gehiago eta hori ere ez da txarra.

    Deja una Respuesta
  7. gazte gara gazte

    Ez nator bat aipatzen dituzun hainbat konturekin.
    Batetik, diozu ez zela argi geratu Gazte Egunaren helburua zein zan. Kontzertuetan egonez gero, Zornotzako Gazteakeko partaide bik oholtza gainean irakurritakoa entzungo zenuen. Gazteentzako aisialdi alternatibo bat aldarrikatzen zen eta Gaztetxe bat ere. Baina nire ustez, hasteko Gazte Egunarekin egin nahi izan dana herriko gazteak elkartzea izan da, guztiok elkarrekin egun bat jai giroan igarotzeko asmoz, ez dala txikikeria bat.

    Bestetik poteoaren kontua. Egia da egitarauak poteo bi proposatzen zituela, baina norberak erabakitzen du poteoan parte hartu edo ez. Goizekoan bai, arratsaldekoan ez edo alderantziz. Ez dago zertan danetara joan beharrik, norberaren esku dago. Edo bai, bietara joan daiteke. Edaten dena ere norberaren esku dago, ez da zertan alkohola edan behar. Alkoholik gabeko edariak ere berdin-berdin zerbitzatzen dituzte tabernetan. Beraz, Gazte Eguna Alkoholaren Eguna bezala deskribatzea gehiegizkoa iruditzen zait.
    Zuk proposatzen dozuna, ???Proposamen sortzaileak tabernetatik??? izena erabiltzea poteo sortzailerako, ez al da errealitatea desitxuratzea? Azken finean gauza bera litzateke.

    Badiozu ere, danon ideiak modu berean hartu behar direla eta aniztasuna bermatu beharko litzatekeela guztion nahietara egokituz. Poteo sortzailean mota askotako ikuskizunak egon ziren, euskal dantzak, grafitia, bertsolariak, beatbox, etab. Alde horretatik anitza izan zela esan daiteke. Bermatzen al da aniztasun hori ametx gazteriak antolatzen dituen ekintzetan? Ez dut uste.

    Azkenik, Gazte Eguna posible egin zenutenei eskerrik asko. Herriko gazteak elkartzea lortu zenuten eta giro oso polita egon zan. Segi horrela!

    Deja una Respuesta
  8. David Murillo

    zorrontzako gaztea:
    1. Txarrak eta onak? Non dagoz onak eta txarrak artikuluan? Nire ustez alkoholaren gehiegizko presentziaz idatzi dot, besterik ez.
    2. Antolatzaileei galdetu laguntzeko egon garen, eta pertsonalki egon nazen, eta gero esan soberan dagoen edo ez esan.
    3. Kontzertuetan egon nintzan. Egunean zehar lanean egon nintzelako.

    Deja una Respuesta
  9. zorrontzako gaztea

    uuuuffffaa menuda ida de olla… ni los malos son tan malos ni los buenos tan buenos… un poco de open mind que no a todos TIENE que gustar lo mismo… demagogia barata … y si no te gusta con no ir, hecho, aio pelayo!! GANERA ARTIKULU HAU IDATZI TA GERO, SOBERAN DAGO LAGUNTZEKO ZAGOZIELA BADAKIGULA… JA…. JA …. …. JA bertan egon ziñen iritzi guzti hau baieztatzeko?? edo burutik lehenengo atara zaizkizun ideiak dira???

    Deja una Respuesta

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados