Aitzindariari omenaldia

Amaia Aroma durangar txistulariari omenaldia egingo diote Tuteran, bertako jaietako programa barruan, uztailaren 25ean. Berri pozgarria Durangaldeko txistulari familiarentzat zein parekidetasunaren alde dihardugun gizandreontzat.

Orain dela ia 60 urte, ez zen omenaldi eta famaren usainean mugitu Amaia, baina beretzat lain leku egiten saiatu zen. Biziki maite zuen musika-tresna jendaurrean jotzeko tokia egiten ahalegindu zen. Ez zen erraza izan, ez horixe. Helburua lortzeko, beste emakume askok lez, saiatu beharra izan zuen. 1959ko giro hartan, borrokatu beharra izan zuen oholtza gainean txistua jotzera heltzeko.

Zorionez, Amaia ez zen bakarrik aurkitu. Akulari handia eta ausarta izan zuen bere ondoan. Bere ahizpa Eskarne konplize bikaina suertatu zitzaion. Izan ere, Eskarnek idatzitako gutun baten putzari esker jo zuen Amaiak txistua Bilboko Arenalean, Aste Nagusiko txistularien kontzertuan, 1959ko abuztuaren 22an.

Horrela, Amaiak jendaurrean eta oholtza gainean txistua jo zuen lehen emakumea izatea lortu zuen. Harrezkero hainbat plaza, kontzertu eta dantza saiotan jo izan du. Gaur egun ez du jendaurrean jotzen. Omenaldien garaia heldu zaio 80 urteak bete dituen Amaiari.

Durangaldeko Txistularien omenaldi beroa jaso zuen 2015ean.  Urte berean DEIA saria ere eman zioten. Hurrengo urtean, martxoaren 8an, Bilboko Felix Serrano eskolan egin zioten omenaldia ere ez zen makala izan. Hunkituta itzuli zen Amaia Bilbotik. Oraingoan berriz, Tuteran omenduko dute,  bertako txistulari taldearen ekimenez.

Agur eta ohore Amaia. Goza dezazula Nafarroako Hegoaldean zure txistulari lagun eta adiskideen artean.  Zorionak emakume txistularien aitzindari horri.  Zulakoei esker,  txiri-txiri, hariak harilkatuz harriak mugitzea lortuko dugu.

     

 

     Gaztetxotatik maitatuz txistu hotsaren doinua

     traba guztiak gaindituz oholtzan eginda lekua

     txistulari askorentzako irakasle ta eredua

     gaur aitzindari bihurtuz Amaia da omendua

Amaia Aroma Bilboko Felix Serrano eskolan omendua (2016ko martxoak 8)
Durangon Whatsapp

Marisa Barrena psikopedagogoa da

Artículos: 143
1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (5 votos, media: 5,00 sobre 5)
Cargando…

2 Comentarios

  1. Marisa
    0
    0

    Eskerrik asko Anabel eta INDAUTXU ESKOLAko guztioi.

    Deja una Respuesta
  2. Anabel
    1
    1

    Bilbottik: Merezi duen beste omenaldi bat jasoko du Amaiak eta benetan pozten gara. Eskerrik asko gure eskolak egindako omenaldia gogoan izateagatik. Egun ederra izan zen.
    Ohartxo bat; eskolaren izena aldatu egin dugu. Ekainaren 16tik aurrera INDAUTXUKO ESKOLA da izen ofiziala, Felix Serrano Eskola izenaren ordez.
    Zorionak AMAIA. Disfrutatu zure lanaren fruitua.

    Deja una Respuesta

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados

Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios. Más información

Los ajustes de cookies de esta web están configurados para "permitir cookies" y así ofrecerte la mejor experiencia de navegación posible. Si sigues utilizando esta web sin cambiar tus ajustes de cookies o haces clic en "Aceptar" estarás dando tu consentimiento a esto.

Cerrar