Banner en desktop Banner en moviles
EH Bildu
San Agustin Kultur Gunea Durango
Amorebieta-Etxanoko Udala
Maristak Durango

Aitzindariari domina

Amaia Aroma Lejarretari omenaldia egingo diote datorren zapatuan, martxoaren 23an, Sestaon. ‘Eusko Lorak’ dantza taldearen 62. urteurreneko ospakizunen barruan, domina jasoko du Amaiak, Euskal Herriko kontzertu batean txistua jo zuen lehen emakume txistulari aitzindariak.

Zapatukoa ez da jasoko duen lehen omenaldia izango. Azken urteotan hainbat jaso ditu, bai Durangon, bai Bilbon zein Tuteran.

  • 2015eko martxoaren 16an, Durangaldeko Txistulari Egunaren 60. urteurrenean omendu zuten txistulariek Durangon, hainbat urtez elkarrekin egindako ibilbidea eskertuz.
  • “8. Deia Hemendik Saria” eman zioten 2015eko azaroaren 15ean.
  • 2016ko martxoaren 8an, Emakume langileen egunean, Bilboko Indautxuko Eskolan omenaldia egin zioten bertako ikasleek lehen emakume txistularia izateagatik. “Munduko lehen emakume txistularia” esan zuten aurkezpenean.
  • Tuterako Santa Ana jaietan, Peña Beterrik eta Mugarik Gabeko Tuntxuneroek omenaldi hunkigarria egin zioten, 2017ko uztailaren 25ean.
  • Durangoko Andereak indarkeriaren aurkako talde feministak ere egin dio ekarpentxoa aintzindariari. Wikipedian da Amaia.

https://eu.wikipedia.org/wiki/Amaia_Aroma_Lejarreta

https://es.wikipedia.org/wiki/Amaia_Aroma

Omenaldien sasoia bada ere, aurretik bide luzea jorratu du Amaiak. Gaztetan hasi zen Garbi Alaiak taldean txistua jotzen. Tronperri dantza taldean hainbat urtez jo ondoren, Kriskitin dantza taldeko ikuskizun askotan ere aritu zen txistulari. Dantza taldeetako jardunaz gain, Durangaldeko Txistulari Egunetako kontzertuetan, hainbat urtez jo du txistua. Txistu irakasle ere urteetan jardun du. Hainbat neska-mutilek ikasi du Durangon Amaiarekin txistua jotzen.

Zorionak Amaia. Pozgarria beste omenaldi bat jasoko duzula jakitea. Esanak esan, emakumeen lana eta partaidetza bistaratzea ez baita zeregin makala. Ea hurrengo omenaldia Durangoko dantza taldeetako partaideek egiten dizuten.

Amaia Aroma, lehen andra txistularia, Bilboko Felix Serrano eskolako neska-mutilekin.

Marisa Barrena psikopedagogoa da

Artículos: 166
1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

2 Comentarios

  1. Kriskitin

    Zorionak Amaia eta eskerrik asko hainbat bider bidelagun izan zaitugulako. Merezitako omenaldia eta domina jasoko duzu Sestaon. Eskerrak “Eusko Lorak” taldeari eta zorionak 62. urteurrenean

    Deja una Respuesta
  2. Miren

    Zorionak Amaia, Sestao jasoko duzun domina horregatik. Ea ba, Durangoko dantza taldeetakoek be omenaldiren bat egiten dizuten.

    Deja una Respuesta

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados