Agenda bateratua

Ekimen ugari duen herria dugu Durango. Erdigunean zein auzoetan hainbat ekitaldi antolatzen dira, bai administraziotik, bai elkarte edo taldeetatik. Txarrena izaten da, sarri askotan, egun eta ordu berean hainbat ikuskizun interesgarri antolatzen direla, hau da, batak bestea tapatu edo zapaldu egiten duela.

Oraintsu, literatu arloko lau ekintza egon ziren Durangon, eguen arratsaldez. Haietako batean parte hartu zuen elorriarrak bere herriko “agenda bateratua” aipatu zuen, ea Durangon horrelakoren bat  zergatik ez ote genuen. Abantailak baino ez zituen aipatu, egia esan.

Elorriarrak esandakoaren haritik bila hasi eta honakoa aurkitu dut euren orrian:  Zer da Elorrioko Agenda Bateratua? Leku bat da. Eta leku horretan, herrian zerbait antolatu nahi duen guztiak, kontsulta egin ahal du eta agente guztiek euren berriak bidaltzen dituzte. Komunikazio bat da. Partaide asko ditu. Helburuak: Kulturgintza-mundua koordinatzea. Sinergiak eta baliabideak hobeto aprobetxatzea.

Ideia ona otu eta beste herriren batean horrelakorik ote dagoen arakatzen hasita, hainbat herritan dutela agenda bateratua ikusi dut: Zestoa, Astigarraga, Beasain, Azpeitia, Plentzia eta Gorlizen, esate baterako.

Halere, eredu gisa, beharbada biztanle aldetik gurearen antzik handiena duen agenda bateratudun herria Basauri izan daiteke.  Oker ez banago 2015ean jarri zuten abian. Une honetan, klik batean; martxoa, apirila eta maiatzeko hainbat ekintza ikus daitezke.

www.basauri.net/content/calendario

Basauriko Udalak garatu duen sistemari buruz, bertako Teknologia Berrien zinegotziari honelako adierazpenak irakurri dizkiot:  “Agenda bateratuak Udalerriko agenda modu zentralizatuan kudeatu, antolatu, eta informazio hori herritarrei eta bisitariei zenbait kanaletatik helarazteko aukera ematen digu

Dirudienez, horretarako aldez aurretik herriko elkarte eta taldeei agenda bateratua martxan jartzeko asmoaren berri eman zitzaien, eta animatu egin zituzten bakoitzaren jarduerei buruzko informazioa bidal zezaten, agenda horretan sartu ahal izateko.

Nire iritziz,  Durangon be agenda bateratua martxan jartzea ondo legoke. Ekitaldiak antolatzen dituzten elkarte eta teknikarientzat, zein ikusle eta erabiltzaileentzat, tresna itzela izango litzateke.

 

Durangon Whatsapp
Marisa Barrena

Marisa Barrena psikopedagogoa da

Artículos: 146
1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (4 votos, media: 5,00 sobre 5)
Cargando…

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados

Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios. Más información

Los ajustes de cookies de esta web están configurados para "permitir cookies" y así ofrecerte la mejor experiencia de navegación posible. Si sigues utilizando esta web sin cambiar tus ajustes de cookies o haces clic en "Aceptar" estarás dando tu consentimiento a esto.

Cerrar