Banner en desktop Banner en moviles
Garaiko Udala
Maristak Durango
San Agustin Kultur Gunea Durango
Amorebieta-Etxanoko Udala

115.000

Urtarrilaren 12a. ???Chica, ¿porqué hay tanta gente hoy en Bilbao???? esan dio Corte Inglesetik irten berri den emakume batek beste bati. Bigarrenak erantzun: ???Chica, ¡porque han empezado las rebajas!???.

Giza eskubideen aldeko pausuak eman ziren joan den zapatuan, Bilbon. Betiko aurpegi eta erakundeez gain, bazen martxara estreinakoz gehitu ziren bakan batzuk. Ez, ez ziren erosketetan joan (ez arratsaldean behintzat). Ez zuten errepidea espaloiarekin konfunditu. Ez zen kasualitatea izan 115.000 bururen norabidea berdina izatea.

Corte Inglesetik irtendako bi emakumeei pare bat gauza esango nizkien. Adibidez, bildutako jendetza hark, ez zituela zapata berriak nahi, betiko bidean jarduteko. Ez zutela kamiseta berririk erosi nahi, maite dituztenengatik izerdia alferrik botatzeko. Ez zutela beroki berririk nahi, bakardadearen hotza ekiditeko.

???Rebajetan??? joandako 115.000 pertsona haiek nazkatuta zeudela betikoak erosteaz, eta betikoa saltokietan ikusteaz. Nazkatuta zeudela, indarrak behin eta berriro xahutzeaz. Urtarrilean, urtero, aurreko urteetako koloreak ikusteaz nazkatu direla. Hurbiltasuna nahi zutela. Erosi gabe. Senide eta lagunen hurbiltasuna, eta askoren askatasuna. Hori da nahi zutena.

Askok jarraituko dute ignorantziaren itzalpean. Jakin badakit, mila aldiz azaldu arren, zein litzatekeen bi emakume haien erantzuna: ???pues mira chico, eso pregúntale al dependiente, que lo sabrá mejor que nosotras???.

Gauzak aldatzen ez diren bitartean, urtarrilero, armairu asko arropa berriz beteko dira. Baina sukalde askok eta ohe askok, hutsik jarraituko dute. Bilbok jendez eztanda egin arren, hotz izaten jarraituko dugu, negua izan ez arren. Urratsak nahi dutugu, denonak. Aurten kriseilua piztuta mantendu dugu. Nahiko lituzke 115.000 erosle El Corte Inglesek! Baina ez da beragatik izan, ???chicas???.

Artículos: 7
1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados