Oletako bidean espaloia egitea lehenetsiko du Otxandioko Udalak aurtengo aurrekontuan

 

Arrabaleko zubitik abiatuko da egingo duten espaloia.
Arrabaleko zubitik abiatuko da egingo duten espaloia.

Otxandioko Udalak 2,2 milioi euroko aurrekontua izango du aurten, iaz baino 250.000 euro gehiago, nahiz eta “Udalkutxak egingo duen ekarpena %4,7a inguru jaitsiko den”, Urtzi Armendariz alkatearen esanetan. Gobernu Taldeak proposatutako aurrekontua aho batez onartu zuen Udalbatzak.

Onartutako aurrekontuan 450.000 euroko diru-sorta bideratu zuten inbertsioak egiteko eta atal horretako zati nagusiena, 315.000 euro inguru, Oletako bidean egingo duten espaloiarentzat bideratzea erabaki zuten.

Egitasmo horrekin inguru horretan ibiltzen diren oinezkoen segurtasuna bermatu nahi du Udalak. Izan ere, “hainbat herritar ibiltzen da inguru horretan pasiatzen, beste batzuk oinez joaten dira industria guneko lantokietara eta beste batzuk inguru horretan dagoen nekazal turismorako bidea ere egiten dute”.

600 metro inguru

Espaloiaren egitasmoa zatika gauzatu beharko du Udalak eta, alkatearen arabera, “lehenengo fase honetan 600 metro inguruko luzera izango duen tartea egin nahi dugu; industria guneraino gutxi gora behera”.

Hala ere, aurten gauzatuko den espaloiaren luzera zehazteko dago oraindik, “aldez aurretik gestio batzuk egin behar ditugulako bai Aldundiarekin bai industria guneko enpresekin. Gure ustetan, industria gunea eta aurrerago dagoen nekazal turismoaren tarteraino helduko da espaloia”, baina baliteke “diru gehiago bideratu behar izatea ere”.

Udalak beste zenbait proiektuetarako ere diru-atalak ireki ditu aurrekontuetan. Aipagarriena, diru aldetik behintzat, eskola barruan egin behar dituzten konponketetarako bideratuko dute, 90.000 euro inguru. Aurrekontu horrekin komunak berriztu eta irisgarritasun arazoak saihestea nahi dituzte.

Ur edangarriaren hoditeria

Ur edangarriaren hoditeriaren konponketa ere egin nahi dute eta horretarako 50.000 euro aurreikusi dituzte. “Edatekoaren ur-bilketa Atxin mendian dago eta inguru hartako hoditeria  hobetu nahi dugu”,  Armendarizen esanetan.

Inbertsioetarako bideratutako diru-sortarekin 78.000 euroko aurrekontuan duen herri-argiterian Led teknologia duten kale-argiak jarri nahi dituzte. Gainera, plaza osteko bolalekuaren inguruan umeentzako jolas gunea egitea ere aurreikusi dute, 32.000 euroko aurrekontuarekin.

Udalak, gainera, herritarrek egindako 30 proposamenetik gora jaso ditu herrian hainbat konponketa eta berrikuntza egiteko. “Horretarako 2016ko aurrekontutik zenbat diru gelditzen zaigun jakin behar dugu eta horren arabera ikusiko dugu zeintzuk egingo ditugun”.

Durangon Whatsapp
1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando…

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados

Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios. Más información

Los ajustes de cookies de esta web están configurados para "permitir cookies" y así ofrecerte la mejor experiencia de navegación posible. Si sigues utilizando esta web sin cambiar tus ajustes de cookies o haces clic en "Aceptar" estarás dando tu consentimiento a esto.

Cerrar