Banner en desktop Banner en moviles
Gure Psikologia Durango
Maristak Durango
Mallabiko Udala
Mondragon-Unibertsitatea

Oihana Azkorbebeitiak eman dio hasiera Durangoko Institutuko Kulturaldiari

Mendiaren altzoan Oihana AzkorbebeitiaAtzo eman zioten hasiera, euskal kulturan murgiltzeko asmoz, Durangoko Institutuan 20 urte baino gehiago indarrean daraman Kulturaldiari. Oihana Azkorbebeitia korrikalari abadiñarrak, ‘Mendiaren altzoan’ liburua aurkezteaz gain, mendi lasterketen, elikaduraren, arropa eta zapatilen munduaren eta pultsometroaren erabileraren inguruan ere hitz egin zuen.

Astelehenean beste hitzaldi batekin emango zaio segida Kulturaldiari, odol emaileen elkartearena izango da. Honen helburu nagusiak, odola emateko bete beharreko baldintzak azaltzea eta kontzientziazioa izango dira, odol ematearen garrantzia soziala eta onura desberdinak ezagutaraziz.

Martitzenean lehenengo antzezlanaren ordua iritsiko da. Ikasleek ‘Mari eta Gaileta Fabrika’ ikuskizunarekin gozatzeko aukera izango dute. Obra hau gaur egungo emakumeoi bidea erraztu diguten andre langileei egindako omenaldia da. Antzerkiak berdintasunaz eta parekidetasunaz jarduten du eta, antolatzaileek diotenez, hori da ikasleen artean zabaldu nahi dena.

Eguazteneko ekintza nagusia literatur emanaldia izango da, Joseba Sarrionandiaren ‘Estazioko begiradak’ ipuinean oinarritutako ikuskizuna izango da, batxilergoko ikasleek prestatu eta gauzatua. Gainera, egun horretan, 18 urtetik gora dituen orori zuzenduta, odola emateko autobusa egongo da Institutuan. “Deialdia zabala da eta ikastetxetik kanpoko edozein hurbiltzera animatzen dugu”, azaldu dute antolatzaileek.

Eguenean, haur eta gazteei zuzendutako ‘Zutuberrak’ antzezlana eskainiko dute. Euskararen gaineko hausnarketa egingo da gogoko dituzten osagaiez baliatuta, Youtube, Interneta eta rapa esaterako.Aste hori amaitzeko, barikuan, batxilergoko ikasleek instrumentuak jo, abestu edota dantza egingo dute beraiek antolatutako kontzertuetan.

Kulturaldiaren azken asteari ekiteko, apirilaren 8an, astelehenean, Opera Lagunen Bilboko Elkarteko kideek hitzaldia emango dute. “Elkarte honek programa didaktiko propioa dauka eta hitzaldi honen helburua ikasleei operaren ezaugarriak eta antolakuntza ezagutaraztea da”,  gaineratu dute Institututik.

Apirilaren 10ean, eguaztena, ‘BuahTxabal’ publiko gazteari zuzendutako antzezlana eskainiko da. Unai Iturriagak idatzitako obra bat da eta honen helburua gazteen artean euskararen erabileraren inguruko gogoeta eragitea da.

Azkenik, apirilaren 11an, eguena, Antton Kazabon idazlea hurbilduko da Institutura. Izan ere, DBH bigarren mailako ikasleek berak idatzitzako ‘Akikarentzat’ liburua irakurri dute eta horren inguruan hitz egingo du.

Irteerak eta ikasketa bidaiak

Aipatutako programazio zabalaz gain, DBH lehenengo eta bigarren mailako ikasleek irteera bana egingo dute. Gazteenak Oiartzunera joango dira. bertan, Juan Mari Beltranek sortutako ‘Soinuenea. Herri Musikaren Txokoa’ bisitatuko dute.. Bigarren mailakoak, ostera, Zerainera joango dira, ur-zerra eta Aizpeako burdin meategiak bisitatzera.

DBH laugarren mailako ikasleak Jaka ingurura eta Saloura joango dira ikasketa bidaian eta bigarren batxilergoko ikasleak, aldiz, Salamankara.

 

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados