BIDEOA

OHZri buruzko batzar informatiboa egingo dute eguenean Abadiñon

Abadiñon Ondasun Higiezinen Gaineko Zergaren (OHZ) jaitsiera eskatu duen herritar taldeak batzar informatiboa deitu du eguenerako, hilak 22, arratsaldeko 19:00etan Errota kultur etxean. Deialdi horretaz gain, azaroaren 27an, 19:00etan, Abadiñoko udaletxean egingo den udalbatzara joateko deia ere egin dute.

Abadiñoko Udalak OHZ aldez aurretik onartutako portzentajeetan mantentzea erabaki zuen urrian egindako plenoan. Bilera hartan Abadiñoko Independienteak eta EAJk uko egin zioten herritar taldeak zerga jaisteko aurkeztutako mozioari zein batutako 1.400 sinadurei.

Herritar taldeak bideo bat ere zabaldu du sare sozialen bidez. Bertan azaltzen denez, herriko ondasun higiezinei ezarritako tipoa %0,25ekoa da 180.000 euro arteko balio katastrala duten etxeentzat, eta %0,32koa 180.000 eurotik gorako balioa dutenentzat. Hau da, lehenengo kasuan dauden jabeek 250 euro ordaintzen dituzte eta bigarren kasuan daudenak 320 euro.

Gainera inguruko herriekiko konparaketa ere egiten dute. Emandako datuen arabera, Iurretan, %0,23a ordaintzen da; Elorrion eta Zaldibarren %20a eta Berrizen %0,15a.

 

Durangon Whatsapp
1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando…

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados

Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios. Más información

Los ajustes de cookies de esta web están configurados para "permitir cookies" y así ofrecerte la mejor experiencia de navegación posible. Si sigues utilizando esta web sin cambiar tus ajustes de cookies o haces clic en "Aceptar" estarás dando tu consentimiento a esto.

Cerrar