Banner en desktop Banner en moviles
Gure Psikologia Durango
Maristak Durango
Mallabiko Udala
Mondragon-Unibertsitatea

Ogroak pantailaren atzean

Ume eta nerabeek behar den baino askoz lehenago eduki­tzen dute mugikorra. Adituen ustez, telefonoa edukitzeko gomendatutako adina 16 urte dira, baina 10 eta 14 urte bitarteko haurren % 90ek azken belaunaldiko telefono mugikorra du.

Teknologia guztiek bezala, alde onak eta txarrak ditu. Alde txarren artean ziberjazarpenerako aukera gehiago ematen dituela dago. Biolen­tzia ez omen da aurrez aurreko harremanetan izaten dena baino handiagoa eta eraso­tzaileak ere berdinak izaten dira, hau da, gertuko pertsonak. Baina telefonoaren bidez gertatzen den bortizkeriak adingabeei babesteko aukera gutxiago ematen die, telefonoa eskura daukatelako beti.

Andereak-en kanpaina

Durangoko Andereak indarkeria sexistaren aurkako elkarteak haur eta nerabeei zuzendutako prebentzio-kanpaina bat du abian. Indarkeria matxista amaitzeko ideiak isla­tzen dituzten irudi eta bideoen lehiaketa bat da. Sariak hiru erosketa-txartel izango dira herriko dendetan gastatzeko (150 euroko txartel bat eta 75 euroko beste bi), eta horietako bat Dendak bai merkatarien elkarteak emango du.

20 urtetik beherakoek Whats­App, Instagram, Youtube eta Snapchat eta TikTok erabiltzen dituzte batez ere, baina kanpaina Instagramen, Facebooken eta Twitterren egingo da, bertan ditu profilak Andereak taldeak eta. Parte hartzea zabalik dago helduentzat, baina ez dute saririk jasoko.

Irudiek Andereak elkartea (@andereakdurango) etiketatu beharko dute Instagramen eta Twitterren, eta (Andereak Elkartea) Facebooken. #AurreEginIndarkeriaMatxistari traola gehituko da. Irudiek modu sinple eta eraginkorrean islatu beharko dute biolentziari aurre egiteko modua, eta hor proposatzen da asmatze lana (lelo bat, irudi bat, objektu bat, mozorro bat, bideo bat erabilita…). Kanpaina urtarrilaren 30ean amaituko da.

Ziberjazarpen motak

Ziberbullyinga
Ziberbullyinga gertatzen da adingabe batek beste bat torturatzen, mehatxatzen, umiliatzen edo molestatzen duenean Internet, telefono mugikor, bideokontsola edo beste teknologia batzuen bidez. Ziberbullyinga pertsona baten aurkako jazarpenaren hurrengo urratsa izan daiteke, edo gurasoek eta hezitzaileek nekez antzeman dezaketen hasierako puntua. Arazoa are larriagoa da zifra sendoak ikusita: eurobarometroaren arabera, 6 urteko haurren % 42 sare sozialen batean dago, adin-muga 14 urte izan arren.
Zer egin?
Ez erantzun mehatxuei eta blokeatu erasotzen dizuna. Gorde froga gisa balio duten pantaila-harrapaketak eta salatu.
Groominga
Groominga, edo engatusamendua, adin txikiko baten konfiantza lortzeko heldu batzuek sexu-asebetetzea helburu duten online praktikak dira. Praktika horrek lotura estua du haur-pornografiarekin, pederastiarekin eta sexu-abusuak ekar litzake. Jazarleak adingabeekin sare sozialetan, txat edo bideotxat bidez edo kontaktu-foroen bidez jartzen dira harremanetan. Kasu gehienetan, nortasuna faltsutzen dute adingabearekin elkartzeko.
Zer egin?
Ez sartu jaiotza-data edo adina sare sozialetako posta edo perfi helbideetan. Ez gehitu mezularitza-zerbitzuetan aurrez aurre ezagutzen ez duzun inor. Ez hitzordurik egin ezezagunekin familiari jakinarazi gabe. Hitzordua ematen bada, joan konfiantzazko pertsona heldu batekin.
Sextinga
Sextinga sexu motako eduki pertsonalak trukatzea da (argazkiak edo bideoak). Bidalketa hauek bikotekideen artean edo beste pertsona bat limurtzeko egiten dira, baina askotan jende ezezagunarekin harremanetan jartzea da arriskua. Argazki horiek publiko eginda estor­tsioak arazo psikologiko larriak eragiten dizkio adingabeari.Praktika hori gero eta ohikoagoa da bikotekideen artean, sexualitatea esploratzeko modu berri bat bezala. Sexting seguru batez hitz egiten da, praktika askea denean, baina segurtasuna ez da existitzen, behin irudi bat bidalita haren gaineko kontrola galtzen delako. Eta hartzaileak bere borondatez zabaltzen ez badu ere, sareko biltegiratze-zerbitzua ez da segurua. Guztiek dituzte segurtasun-akatsak.
Zer egin?
Ez erakutsi zure aurpegia eta gorputzeko atalak erraz ezagutzeko moduko elementuen bidez, hala nola orbainen eta tatuajeen bidez. Zaindu irudiak hartzen dituzun espazioa, elementu ezagunik ager ez dadin: altzariak, arropa, etab. Begiratu ondo irudiak bidali aurretik. Bidali enkriptatutako argazkiak sarbidea oztopatzeko. Ezabatu irudiak bidali ondoren. Eskatu jasotzen duenari gauza bera egiteko.
1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (2 votos, media: 3,00 sobre 5)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados