Banner en desktop Banner en moviles
EH Bildu
San Agustin Kultur Gunea Durango
Amorebieta-Etxanoko Udala
Maristak Durango

Norabide berriak jorratzen

Gogoetaren Plaza lehenengoz ireki zen atzo goizean Durangoko azokan eta gogo honez hartu zuten ekimena Landakora  gerturatu ziren bisitariek eta profesionalek. ‘Nola kanta, hizkuntzaren hautua’ gaia landu zen ekimen berritzailearen lehen bi hitzorduetan, lepo bete zen aretoa, eta egitasmoari jarraipena ematen bazaio datozen edizioetan, antolatzaileek espazio hori handitzea pentsatu beharko lukete.

Publiko desberdina izan bazen Fermin Muguruzari egindako elkarrizketan eta Anari Alberdi eta Bernardo Atxagaren arteko solasaldian, biak Iñigo Astiz kazetariak zuzenduak, biak ala biak oso interesgarriak izan ziren bertan bildutako ikuslegoarentzat. Muguruzak eta Atxagak aitortu egin zuten euskararen aldeko hautua gaztelaniaz hasi ondoren egin zutela, eta Anarik berriz, kantagintzan emandako lehen urratsak ingelesez egin zituela esan zuen.

Azokako gune gehienak gainezka egotea, espero zitekeen. Ehunka bisitarik egin zuen Durangora gerturatzearen alde eta, behin bertan egonda eta kontuan izanda eguraldi ezin txarragoa zela, non hobe Landakon edo gainontzeko guneen eskaintzen zuten aterpeetan baino.

Atzo bertaratu ziren sortzaileek ederto berotu zituzten eskuak liburuak, diskoak eta abarreko materiala sinatzen. Eurek eta argitaletxeetako langileek lan ederra izan zuten Azokara eramandako materiala saltzen.

Goizegi bada inolako baloraziorik egiteko, pozik ziren Pamielan Bernardo Atxagaren ‘Txoriak kolpeka’ liburuak izan zuen harrerarekin, Ereinen Jon Arretxeren ‘Beti iparralderantz’ekin eta haur eta gazte literatura postetan ere, bertara gerturatzen ziren askok poltsak alde egiten zuen eta. Musikari dagokionez, oso harrera ona izan zuten  Berri Txarrak nafarren ‘Denbora da poligrafo bakarra’, Fermin Muguruzaren ‘Black is beltza’, Gatiburen ‘Euritan dantzan’, Goseren ‘Gosariak’ eta Ruper Ordorikaren ‘Lurrean etzanda’ bildumek.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados